2025eko azaroak 5

‘Y el smartphone, ¿qué?’: nerabeak eta Interneten arteko harremana aztertzen duen familientzako antzerki hezitzailea

Doako jarduera hau 9 eta 13 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta dago, eta larunbata honetan, azaroaren 8an, egingo da Kultur Etxean.

Foto noticia

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolatutako ‘Y el smartphone, ¿qué?’ antzerki hezitzailea, larunbatean, azaroak 8an, 19:00etan, izango da. Jarduera hau 9 eta 13 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago. 

Ekitaldiak adingabeek Interneteko gailuetarako duten sarbideari eta erabilera goiztiarrak izan ditzakeen arriskuei buruzko hausnarketarako gonbidapena egiten du. Hala, Aranguren Ibarreko Kultur Etxean izango da eta bertan Aritz Ruizek idatzitako eta Laura Laiglesiak zuzendutako ‘La Decisión’ antzezlana eskeiniko da. Istorioak 12 urteko seme bati bere lehen mugikorra erosteak familia barruko egoera nola alda dezakeen erakusten du. 

Horrez gain, elkarrizketa-gune bat irekiko da, famiiek gaur egun haurrek eta nerabeek teknologiaren erabilerarekin duten harremanaz aztertu eta eztabaidatzeko aukera izan dezaten. 

Doako jarduera hau ‘Aranguren Ibarra Zoriontsua’ programaren esparruan dago eta izen-emateak Kultur Etxeko lehiatilean egin ahal izango da, antzerkia hasi baino ordu erdi lehenago. 

Aranguren Ibarreko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak interesa duten familia guztiak jarduera honetaz gozatzera eta ondorengo elkarrizketa-gunean parte hartzera gonbidatzen ditu. 

Volver arriba