Zabalik 2025-2026 ikasturterako Euskal Dantzetako izen-emateak!
Haurren izena emateko epea 012 telefonoaren bidez 2025eko maiatzaren 28tik ekainaren 3ra egongo da zabalik.
Lehen Hezkuntza D eta A ereduetan egiten ari diren haurrei zuzendutako Euskal Dantzak eskolaz kanpoko jarduerak 2025-2026 ikasturtean izena emateko epea irekiko du, bihartik, 2025eko maiatzak 28, ekainak 3 asteartera arte.
Aranguren Ibarreko Udaleko Euskara Zerbitzuak Ortzadar Euskal Folklore Elkartearekin elkarlanean antolatu duen jarduera honek izena ematen dutenei dantzatzen ikasteko, Ibarreko hainbat jai-ekitalditan parte hartzeko eta dibertsio eta adiskidetasun giroan euskara praktikatzeko aukera emango die.
Izen-emateak 10€ko kostua du erroldatuentzat eta 30€koa erroldatugabeentzat, eta 012 telefonoaren bidez egin ahal izango da (948 012 012, tarifa laua duten telefonoetarako kosturik gabe). Horrela, aurreko ikasturteetan parte hartu dutenek eta erroldatutakoek lehentasuna izango dute.
Jarraian, jardueraren taldeak eta ordutegiak azaltzen dira:
A TALDEA:
- Lehen Hezkuntzako 1. maila D ereduan ikasten dutenentzat zuzenduta.
- Ordutegia: astelehenetan, 17.30etatik 19.00etara, Aranguren Ibarreko Osasun Zentroko behealdean.
B TALDEA:
- Lehen Hezkuntzako 2. eta 3 maila D ereduan ikasten dutenentzat zuzenduta.
- Ordutegia: astelehenetan, 17.30etatik 19.00etara, Aranguren Ibarreko Kultur Etxeko Ludotekan.
C TALDEA:
- Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. maila D ereduan ikasten dutenentzat zuzenduta.
- Ordutegia: astelehenetan, 19.00etatik 20.30etara, Aranguren Ibarreko Osasun Zentroko behealdean.
D TALDEA:
- Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3., eta 4. maila A ereduan ikasten dutenentzat zuzenduta.
- Ordutegia: ostiraletan, 17.30etatik 19.00etara, Aranguren Ibarreko Osasun Zentroko behealdean.
Aranguren Ibarreko Udaleko Euskara Zerbitzuak interesa duten herritarrak eskolaz kanpoko jarduera honetan izena ematera animatzen ditu, euskaraz dantzatu, gozatu eta hitz egin dezaten.