2025eko uztailak 18

Zolina 2025eko uztailaren 25etik 27ra ospatuko diren festetarako prestatzen ari da

Musika, jarduerak eta publiko guztiarentzako dibertsioa asteburu batean.

Foto noticia

Zolinak 2025eko uztailaren 25etik 27ra bitartean ospatuko ditu bere jaiak, publiko guztientzat pentsatutako egitarau zabalarekin. Hiru egunez, herriko kaleak musikaz eta giro onez beteko dira, auzolanean gozatzeko. 

Jaiak ostirala 25ean hasiko dira, ohiko txupinazoarekin eta txistorradarekin, biak txaranga batek girotuta. Egun berean elkartean ‘Ezkaba 1938-2018’ erakusketa inauguratuko da, eta uztailaren 21etik abuztuaren 4ra egongo da ikusgai, 10.00etatik 12.00etara eta 17.00etatik 21.00etara. Lehen eguna herri edo autokudeatutako afariarekin  amaituko da (aurrez izena emanda), eta jarraian, gazte gaua bi DJekin. 

Larunbata 26a familia osoarentzako jarduerez beteta egongo da: girotutako bermuta, puzgarriak eta pottokak, mus txapelketa internazionala, txokolatada hotza eta zezen-zuzkoa. Gauean, herritarrek afari autokudeatua, Remix erromeria DJ gonbidatuarekin eta dianak online izango dituzte. 

Igandean, 27an, jaiek aurrera jarraituko dute ‘Circo Loretsua’ ikuskizunarekin, mus txapelketaren finalarekin eta Aranguren Ibarreko erraldoi eta buruhandien konpartsarekin. Eguerdia frijituekin lagundutako bermutarekin eta herri paelladarekin girotuko da (aurrez izena emanda eta sarrerak Kultur Etxean eskuratuz 8,30etik 14.00etara). Arratsaldean, ‘Que la canten’ musika ikuskizunak, Adriana Olmedo eta Nerea Bonitorekin, emango dio hasiera dantzaldiei, sari banaketari eta ‘Gaixoa ni’ hunkigarriari. 

Afari eta bazkarietarako izen-ematea aurretik egin behar da, 655 101 426 telefono zenbakira deituta. 

Aranguren Ibarreko Udaleko Kultura eta Jai Zerbitzutik, Zolinako jaieetan parte hartzera eta gozatzera animatzen zaituztegu. 

Kontsulta ezazu egitarau osoa hemen klik eginez! 

Volver arriba