2021eko uztailak 26

Zoriontasunaren paisaia soinuduna

Foto noticia

Aurreko post-ean zoriontasunari buruz aurkeztu dugun gogoetaren ondotik, honetan gonbidapena egiten dizugu partekatzera zer den zuretzat zoriontasuna. Ahozko ohar batekin edo mezu idatzi batekin egin dezakezu, gaztelaniaz zein euskaraz, whatsapp zenbaki honetara: 619836414

Ekarpen guztiak bildu, entzumenezko collage bat egin eta Udalaren sare sozialetan zabalduko ditugu, bai eta proiektuaren webean ere. Ekarpenak anonimoak dira eta, ahal bada, 2 minututik beherakoak. Bidali zure ekarpenak abuztuaren 6a baino lehen.

Aranguren Zoriontsu proiektuaren bidez https://www.aranguren.es//eu/arangurenzoriontsu/ prozesu parte-hartzaile bat eginen dugu Aranguren Ibarrerako ongizate plan bat garatzeko. Udan ongizateari buruzko argitalpenak eginen ditugu sare sozialetan; beraz, argitalpenei jarraitzera gonbidatzen zaitugu, eta irailean, berriz, tailerretan parte hartzeko gonbitea egiten dizugu denon artean udalerriari buruzko ikuspegia sortzeko bertako ongizaterik handienari dagokionez. Tailerretan, halaber, dagoeneko egiten ari diren praktikak identifikatzera gonbidatzen zaitugu, bai eta bakoitzak udalerriaz duen ikuspegia gauzatzeko ekintzak zehaztera ere. Zure zain gaude!

Volver arriba