Badator Aranguren Ibarreko 2026ko Euskararen Astea, adin guztietarako jarduerekin
Ez ahaztu jokoetan eta herri kiroletan izena emateko edo ikuskizunetarako eta bazkarirako txartelak eskuratzeko epea!
ARANGUREN IBARREKO EUSKARAREN ASTEA 2026Maiatzaren 4tik 9ra bitartean izango da aurten Euskararen Astea, honetan haur, gazte eta adin guztietarako jarduerak izango ditugu euskaraz. Euskararen Eguna Arangurenen izanen da, maiatzaren 9an. Berriro ere Ibarreko euskaldun eta euskaltzaleekin elkartzeko eta euskaraz aritzeko aukera izango dugu aste betez. Jarraian egitaraua ikus daiteke, bertako ekintzak Irulegi Euskara Elkarteak eta Aranguren Ibarreko Udalaren elkarlanaz antolatu dira, baina Ibarreko beste kolektibo edo entitate eta norbanakoei ere gonbidapena zabaltzen zaie, bai hauetaz gozatzeko, baita antolakuntzaz arduratzeko ere. Parte hartzeko interesa baduzu, jarri harremanetan Euskara Zerbitzuarekin. |
KONTSULTA EZAZU 2026KO EUSKARAREN ASTEKO EGITARAUA |

Ez ahaztu jokoetan eta herri kiroletan izena emateko edo ikuskizunetarako eta bazkarirako txartelak eskuratzeko epea!
Proba hauek haur, gazte eta helduei zuzenduta daude. Azken hauen kasuan, aldez aurretik izen-emate orria bete behar da.
Adi bazkari-txartelen, haurrentzako jolasetan izena ematearen eta taxi zerbitzuaren berrietara.