Irulegiko multzoa (aztarnategia eta gaztelua)

 

Irulegiko Multzoa Kultura Intereseko Ondasun izendatu zen 2023ko apirilaren 26an.

 

BISITA EZAZU IRULEGI

Urte osoan zehar talde-bisitak egiten dira (ikastetxeak, elkarteak…), baina bisita indibidualak Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologia-taldea aztarnategian udan lanean ari den aldian baino ezin dira erreserbatu. Aurten ekainaren 15etik irailaren 15era arte, ostiraletan eta larunbatetan, egin ahalko dira.

Herritarren ongizatea eta Aranguren Ibarreko iraunkortasuna sustatzeko helburuarekin, 2023an Ilundainen, Granja Eskolaren parean, aparkaleku bat egokitu zen. Aranguren Ibarreko Udaletik bertan aparkatzera gonbidatzen zaituztegu, handik Irulegiko mendian dagoen aztarnategia eta gaztelua bisitatu ahal izateko.

Aparkalekua NA-2310 herri-errepidean dago, eta errepidearen zenbait zatitan zabalera txikia da. Hori dela eta, autobusak eta ibilgailu handiak Taxoarretik sartzea eta Sarrigurengo irteera erabiltzea gomendatzen da.

Irulegira doazen ibilbideei buruzko informazio gehiago:
https://www.aranguren.es/1-yacimiento-y-castillo-de-irulegi/

Informazio gehiago: aranguren@aranguren.es eta 948 244 946 (astelehenetik ostiralera, 9.00etatik 14.00etara).

IRULEGIKO GAZTELUA
IRULEGIKO HERRIXKA GOTORTUA
IRULEGIKO ESKUA
INDUSKETEN IBILBIDEA
IRULEGIKO AZTARNATEGIKO ETA GAZTELKUKO ALBISTEAK

 

Volver arriba