ANTZERKIA FAMILIAN: ‘Itsasmaite, itsasoak maitatu’
2026ko apirilak 25 | 12:30ean gaztelaniaz eta 18:00etan euskaraz.
Aranguren Ibarreko Kultur Etxea
- Sarreren salmenta: Presentzialki, Kultur Etxeko lehiatilean, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara edo ekitaldiaren egunean 30 minutu baino lehen; edo online, https://www.aranguren.es/eu/zerbitzuak/kultura/saldu-sarrerak-online/ estekaren bidez.
- Zenbatekoa: 4€
- Izen-emate: 2026ko otsailaren 12tik aurrera, 10:00etan, erroldatutako pertsonentzat; eta 2026ko otsailaren 14tik aurrera erroldatugabeentzat.
“Itsasmaite” abentura eta bidaia literaturari kantua da, baina, batez ere, itsasoarekiko eta naturarekiko maitasun adierazpena da
Neguko ekaitz-gau batean, Pepa “The bottle” pirata zaharrarekin topo egin genuen, eta bost kontinenteetan barrena egindako ibilaldi luzeak gogoratu genituen. Bere bizitza-liburuarekin batera, “El Ulises” itsasontzian bizitako iragan bateko abenturak eta zorigaitzak biziaraziko dizkigu. Peparekin gogoratuko ditugu nola iritsi zen Japoniara, nola defendatu zituen animaliak Lagosen, nola bidaiatu zuen Yemayák kulunkatutako olatuen gainean, nola dantzatu zuen Ozeanian edo nola, zahar eta oso zahar, itzuli zen bere jaiotza ikusi zuten labar eskoziarretara..
**12:30ean gaztelaniaz eta 18:00etan euskaraz.