EUSKARAREN EGUNA

2026ko maiatzak 9

Aranguren

Foto evento

Aurten ibarreko herrietako bizilagunek Arangureneraino joan eta etortzeko doako taxi zerbitzua izango dute Euskararen Eguna dela eta. Zerbitzu hau erabili ahal izateko, ezinbestekoa izango da izena ematea maiatzaren 5a baino lehen, egun hori barne, 012 zenbakiaren bitartez.

 

MAIATZAREN 9KO EGITARAUA
Jaia Arangurengo frontoian eta honen ondoan dagoen plazan egingo da. Lehen ordutik musika, txapa tailerra eta aurpegi margoketa egongo dira.

10:00 Eskupilota partida
11:00-12:00 Herri Kirolak txikientzat
12:00-13:00 Herri Kirolak gazte eta helduekin
12:30 Aranguren Ibarreko Erraldoi eta Gaitariak + Pintxo-pote
13:00 Ibarreko Dantzaris Txikien emanaldia
13:45 Trikipandero
14:00 Txikien Bazkaria. 13€ katering, 2,5€ autogestionatua
14:30 Helduen Bazkaria. 25€ katering, 2,5€ autogestionatua
16:00-18:00 Trikitixekin alaitutako bazkalostea. 3-12 urte bitarteko haurrentzako jolasak. (Izen-ematea 012an maiatzaren 5 arte)
18:00-20:00 Xaukena Electrotxaranga
21:00 Bokatak, 6€*

*EZINBESTEKOA IZANGO DA BAZKARIRAKO ETA BOKATENTZAKO TXARTELAK AURKEZTEA.
Txartelak salgai egongo dira Kultur Etxean, astelehenetik ostiralera 10:00-13:00 eta 17:00-21:00 bitartean irekita, apirilaren 23tik maiatzaren 5era, ESKUDIRUZ ORDAINDU.

OHARRA: Informazio gehiago 'Euskararen Astea' orrian.
Volver arriba