2026ko ekainak 11

Eman zure seme-alaben izena Mutiloako Udako Triatloi Kanpusera!

6 eta 11 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dagoen jarduera honek hiru orduko iraupena izango du egunean, eta hamaiketakoa barne dago.

Foto noticia

Urte batez gehiagoz, Mutiloako Udako Triatloi Kanpusak bere ateak irekiko ditu, 6 eta 12 urte bitarteko haurrei kirol esperientzia paregabea eskaintzeko. Kanpusaren helburu nagusia triatloia oraindik praktikatzeko aukerarik izan ez dutenei hurbiltzea da, eta, aldi berean, urritik ekainera arte klubean garatzen den jarduerari jarraipena ematea.

Aurtengo kanpusa Arangruen Ibarreko udal Polikiroldegian egingo da, uztailaren 13tik abuztuaren 28ra arte, astelehenetatik ostiraletara, 10:30etik 13:30erako ordutegian, eta eguneroko hamaiketakoa barne hartzen du.

 

Izen-emateak:

Hala, interesdunek asteka eman dezakete izena hurrengo estekaren bidez: https://www.rockthesport.com/es/evento/campus-verano-triatlon-mutilva-2026

Izen-ematea erabat malgua da: parte-hartzaile bakoitzak astez-aste izena eman ahal izango du, aldez aurretik multzo gehiagotara konprometitu beharrik. Gainera, aste bakoitza hasi baino aurreko igandera arte izena emateko aukera egongo da.

 

Tarifak:

Tarifei dagokienez, Aranguren Ibarrean erroldatutakoentzat lehen astea 75 eurokoa izango da, eta hurrengo aste bakoitza 40 eurotan geratuko da. Erroldatugabeentzat, aldiz, lehen asteak 150 euroko kostua izango du, eta ondorengo aste bakoitza ere 40 eurotan mantenduko da.

Kanpusa aurrera egin ahal izateko, beharrezkoa izango da aste bakoitzean sei parte-hartzaile egotea. Pertsona gutxiago egonez gero, aste hori eten egingo da, izen-ematearen zenbatekoa bueltatuz.

Edozein kontsulta edo informazio osagarrirako, interesa duten herritarrek Klubarekin harremanetan jarri daitezke helbide elektronikoaren bidez: triatlonaranguren@hotmail.es

Ez galdu aukera Mutiloan uda honetan aste batez kirola, dibertsioa eta ikaskuntza bizitzeko!

 

Volver arriba