Kiroldegira sartzeko sistema berria ezartzea, aurpegia ezagututa
Uncategorized @eu
Abonatu hori:
Jakinarazten dizugu aurpegia ezagutzeko sistema bat jarriko dela abian udal kiroldegiko instalazioetan sartzeko, datu biometrikoen irakurgailuen bidez.
Udalak, izan ere, Udalaren Kirol Zerbitzuaren bidez, sarbide eroso eta azkarra eman nahi die abonatuei, galdu eta ahaztu ez daitekeen akreditazioaren bitartez.
Horrela, irakurgailu biometrikoek instalazioetako sarbide nagusiak kontrolatuko dituzte (sarbideak kontrolatzeko eraikina eta futbol-zelaiaren ondoko tornua), gimnasioko sarreraz gainera. Aurrerago, igerileku eta bestelako zerbitzuetara sartzeko ere abian jarriko da sistema hau.
Beren baimena berariaz ematen duten abonatuek bakarrik erabiltzen ahalko dute sistema hori. Izapide hori Udalaren web orriaren bidez edo Kiroldegiko Administrazioan egin ahal izango da. 14 urtetik beherakoei dagokienez, aitak, amak edo legezko tutoreak sinatu beharko du berariazko baimena.
Baimena eman ondoren, erabaki hori ezeztatu nahi duten pertsonek aurreko parrafoan aipatutako bideen bitartez egin ahalko du.
Kasu gehienetan, ez da beharrezkoa argazki berririk egitea, hura eskura baitugu lanerako darabilgun Bazkideak Kudeatzeko aplikazioan. Hala ere, azken 3 urtean beren argazkia eguneratu ez duten 21 urtetik beherakoei beren argazkia eguneratzea gomendatzen diegu; online bitartez bidalitako kontsentimendura atxikituz edo kiroldegian bertan aurrez aurre aurkeztuz.
Kudeaketa hauek guztiak ez dute inolako kosturik izango pertsona erabiltzaileentzat.
Aurpegia ezagutzeko sistemari buruzko argibideetarako, hementxe duzu web hau eskura (https://www.das-gate.com/)
Sarbidea aurpegia ezagutzeko sistemaren bidez baimendu nahi ez dutenek herritar txartela erabiltzen jarraitzeko aukera izanen dute instalazioetan sartzeko.
Kirol Zinegotza
Baimenak bidaltzeko esteka: