GIMNASTIKA ERRITMIKOKO ESKOLAN BERRIRO IZENA EMATEA
Kirola
Jarraian, 2025-2026 denboraldirako Gimnastika Erritmikoko Eskolan berriro izena emateko formularioa beteko duzu. Horretarako azken eguna maiatzaren 23a da, ostiral hau barne.
Inprimakia bete ondoren haurra onartua izan dadin, Kirol Zerbitzuak hurrengo egunetan egiaztatuko dituen baldintza batzuk bete behar dira:
- Aranguren Ibarrean erroldatuta egotea.
- Jarduerara erregulartasunez joan izana (asistentzien % 65 baino gehiago).
- Kuotak ordainduta izatea.
- Aldez aurretik kontsultatzea eta begiraleak datorren denboraldirako proposatutako ordutegia onartzea.
Formularioa bete eta bidali ondoren, egun gutxi barru, posta elektroniko bat jasoko duzu Kirol Zerbitzutik, plaza berresteko.
Berriro izena emateko formularioa (nahitaezko eremu guztiak):
GARRANTZITSUA: BIDALI klikatzean, galdetegia segundo batzuk barru bidaliko da, “Mezua ondo bidali da. Eskerrik asko” pantailan agertzen den arte, horrela, Kirol Zerbitzura iritsiko da automatikoki, eta hark izapidetuko du dagokion kudeaketa, eta ez duzu beste ezer egin beharko. Bidalketan AKATS-en bat gertatu ezkero, minutu gutxi barru galdetegia berriro bidaltzen saiatu zaitez. Mila esker.