Mutiloabeiti energia-komunitatea

Uncategorized @eu

MUTILOABEITIKO INDUSTRIALDEAN ENERGIA-KOMUNITATE BATEN ESPARRUAN AUTOKONTSUMO KOLEKTIBO BAT ABIAN JARTZEKO DIAGNOSTIKOA EGITEKO ELKARRIZKETAK

Aranguren Ibarreko Udalak, tokiko garapenerako eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren estrategia global batean integratuta, energia berriztagarriekin zerikusia duten tokiko proiektuak bultzatu eta abiarazi nahi ditu tokiko kolektibitatearen parte-hartzearekin.

Abiapuntu garrantzitsua izango da Mutiloabeitiko industrialdean energia-komunitate bat sustatzea, hasiera batean energia elektriko fotovoltaikoaren autokontsumoan oinarrituta egonen dena.

Industria-sektorean energia berriztagarria integratzea sustatu nahi da, nabeen estalkiak eguzki-instalazio fotovoltaikoekin aprobetxatuz, eta bide batez elementu kutsatzaileak ezabatuz, hala nola zuntz-zementua (amiantoa).

Horretarako, Aranguren Ibarreko Udalak diagnostiko teknikoa, parte-hartze prozesua eta eraketa juridikoa egiteko behar diren laguntzak eskatu ditu.
Energia, ekonomia eta finantza arloko aurretiazko diagnostikoari ekin zaio, eta horren emaitza izango da industrialdean autokontsumo kolektiborako instalazio fotovoltaikoak diseinatzea, ingurune horretan sustatuko den Energia Komunitateak abian jarriko duen lehen energia-proiektu gisa.

Azterlan honetarako, Mutiloabeitiko industrialdeko enpresen parte-hartze aktiboa, irekia eta borondatezkoa behar da. Bertako arduradunei egindako elkarrizketen bidez, enpresaren eta bere instalazioen baldintza teknikoei buruzko informazioa jaso nahi da.

Horregatik, zure lankidetza eskatzen dizugu, komeni zaizun hitzordu bat hitzartuz. Proiektu honek Nafarroako Gobernuaren Trantsizio Energetikoko Zerbitzuaren eta Aranguren Ibarreko Enpresarien Elkartearen (AEVA) babesa du.

Azterlan honetarako, Mutiloabeitiko industrialdeko enpresen parte-hartze aktiboa, irekia eta borondatezkoa eskatzen da, eta haien laguntza eskatzen da, galdetegi anonimo hau osatuz. 

Une honetan diagnostiko teknikoaren fasea amaitu da; hala ere, zure datuak kontuan hartuko dira hurrengo faseetarako. Eskerrik asko parte hartzeagatik.

    6. Kontsumo elektrikoaren banaketa

    7. Estalkia

    7.2. Estalkiaren orientazio nagusia

    7.3. Materiala, zuntz-zementuzkoa da?

    8. Nabearen erabilera-erregimena

    9. Estalkia instalazio fotovoltaikorako eskeiniko zenuke?

    10. Parte hartuko al zenuke autokontsumo kolektibo batean (eguzki-instalazio fotovoltaiko batek edo batzuek sortutako energia partekatzea) Mutiloabeitiko industrialdean?

    11. Mutiloabeitiko industrialdean energia-komunitateko bazkide gisa parte hartuko zenuke?

    12. Zure jabetzakoa den instalazio fotovoltaiko bat izanez gero

    13. Emango zenuke zure energia autokontsumo kolektiborako kontraprestazio baten truke?

    14. Ezin duzu kontsumo elektrikoaren faktura eskaneatu bat erantsi (zure datu pertsonalak ezabatuz) poligonoaren benetako kontsumoa zehaztasun handiagoz kalkulatu ahal izateko?
    Bidali posta elektronikoz ingeniera@aranguren.es helbidera.

    15. Zure enpresa AAEVA enpresa-elkarteko kide da?

    16. Gainera, diagnostikoa egiten duten teknikariekin egindako elkarrizketa pertsonalen errondan parte hartu nahi baduzu, esan iezaguzu




    Volver arriba