‘Aitzakia gutxiago, zabor gutxiago, errespetu gehiago’, Udalaren hondakinen aurkako kontzientziazio-kanpaina berria
Ekintza honekin, Ingurumen Zerbitzuak herritarrek Ibarra garbi mantentzeko pertsona bakoitzak duen zeregin garrantzitsuari buruz gogoeta egitea lortu nahi du.
Aranguren Ibarreko Udalak, Ingurumen Zerbitzuaren bitartez, ‘Aitzakia gutxiago, zabor gutxiago, errespetu gehiago’ kanpaina abiarazi du, Ibarreko herritarrak hondakinak lurrera botatzeari buruz kontzientziatzeko.
Ekintza honek Mutiloako Mutiloa Plaza asteburuetan bereziki betetzen duen zikinkerian jartzen du arreta, lurrera botatzen diren hondakinen ondorioz, hala nola litxarreria-poltsak, zigarrokinak, ezpainzapiak, paperak, txikleak, etab.
Kanpaina 2025eko maiatzaren 1ean hasi zen, Andoni eta Paca kale-garbitzaileen laguntzarekin. Hauek garbiketa lanak egitera etorri ziren plazara, herritarrekin batera plaza garbi mantentzeko pertsona bakoitzak duen zeregin garrantzitsuari buruz hausnartzen zuten bitartean.
Hala, gaurtik aurrera, 2025eko maiatzaren 30ean, kanpaina Mutiloa Plazara iritsiko da, pegatinak, kartelak eta banderolak jarriz. Era berean, pipa-oskoletarako paper-poltsak banatuko dira dagokien salmenta-lekuetan, eta ontziak biltzeko plazan dauden paperontzi horien kopurua handituko da.
Kanpaina honen bidez, Ingurumen Zerbitzuak herritarrei bizi garen ingurunea garbi mantentzeko eskatzen die, denon artean gozatu ahal izateko.