2025eko azaroak 18

Apuntatu zure seme-alabak 2025eko ‘Jolastu nirekin’ Gabonetako tailerrera!

Jarduera gaztelaniaz zein euskaraz egin daiteke eta 2014 eta 2022 artean jaiotako haurrentzat zuzenduta dago, biak barne.

Foto noticia

2025eko Gabonetako tailerra, ‘Jolastu nirekin’, bueltan da. Tailerra gaztelaniaz zein euskaraz egin daiteke, eta izena emateko epea datorren astelehenean eta asteartean irekiko da, azaroaren 24 eta 25ean, erroldatuentzat, eta hilaren 26an, asteazkenean, erroldatu gabeentzat.

Aurreko urteetan bezala, tailerrak bi adin-talde izango ditu, bata 4-7 urtekoa eta bestea 8-12 urtekoa.

Edizio berri honetan, zortzi egunez beste haur batzuekin jolasten gozatzea proposatzen dugu, eta, aldi berean, bizitzarako oinarrizko beste trebetasun batzuk ikastea, hala nola ikaskideekin esperientziak partekatzea, komunikatzea, edo sormena eta talde-lana indartzea.

Hala, ‘Jolastu nirekin’ tailerrean jolasaren unibertsoan barneratuko gara eta joko mota ezberdinak ikusiko ditugu: logikoak, erronkak, tradizionalak, barnekoak, kanpokoak mahai-jokoak, asmakizunak… Gure joko propioak asmatu eta jostailu dibertigarriak eraikiko ditugu ere.

Tailerraren datak: abenduak 22, 23, 24, 29, 30 eta 31 eta urtarrilak 5 eta 7.

Ordutegia: 9:00etatik 14:00ak arte.

Lekua: Mutiloako San Pedro Ikastetxe Publikoa.

Nori zuzenduta: 2014 eta 2022 bitartean jaiotako haurrentzat.

Erroldatuentzako prezioa:

  • 48€ haur bakoitzeko.
  • 86€ bi anai-arreba.
  • 108€ hiru anai-arreba.

Erroldatugabeentzako prezioak:

  • 96€ haur bakoitzeko.
  • 192€ bi anai-arreba.
  • 288€ hiru anai-arreba.

Izen-emateak: 012 telefonora deituz 8:00etatik 18:00etara, (0,34 €-ko dei-kostuarekin) edo 948012012 telefonora deituta (doan tarifa finkoarekin).

Onartutako pertsonen ordainketak Visa txartelaren bidez izena emateko unean egingo dira, azaroaren 24an eta 25ean erroldatuentzat eta azaroaren 26an erroldatugabekoentzat, betiere plaza libreak geratzen badira.

Gabonetako tailerrari buruzko informazio gehiago hemen klik eginez.

Volver arriba