2026ko martxoak 12

Apuntatu zure seme-alabak ‘Abrakadabra’-n, 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzako tailerrean, Aste Santuan gozatzeko!

Jarduerak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak antolatuta, 2026ko martxoaren 23an eta 24an irekiko du izen emateko epea erroldatutako pertsonentzat. Erroldatugabeek, aldiz, 2026ko martxoaren 25ean eman ahal izango dute izena.

Foto noticia

Beste urte batez, Aranguren Ibarreko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak 2014 eta 2022 urteen bitartean jaiotako haurreek Aste Santuan lau egunez gozatu ahal izateko haur-tailerra antolatu du.

Jarduera honek, aurten ‘Abrakadabra’ izenpean egongo dena, parte hartzen dutenei fantasiaz eta une harrigarriz beteriko egunak bizitzeko aukera emango die. Horrela, jolasen eta ekintzen bidez, haurrek trebetasun sozialak garatuko dituzte, talde-lana sustatuko dute eta esperientzia paregabea eta zirraragarria biziko dute.

Tailerrak bi adin-talde izango ditu: 4-7 urte bitarteko bat eta 8-12 urte bitarteko beste bat. Jarduerak 200 plaza izango ditu gehienez, eta izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira. Eskaerak eskaintza gainditzen badu, zozketa bat egingo da jasotako eskaeren artean.

Datak: 2026ko apirilaren 7tik 10era (asteartetik ostiralera).

Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara.

Lekua: Mutiloako Irulegi Ikastetxe Publikoa (ahal bada).

Hizkuntza: Jarduera bai euskaraz bai gaztelaniaz egiteko aukera egongo da.

Erroldatuentzako prezioak:

  • Haur bat: 24€
  • Bi haur: 48€
  • Hiru haur: 54€

Erroldatugabeentzako prezioak:

  • 48€ haur bakoitzeko.

Izen-ematea: 948 012 012ra deituz, 08:00etatik 18:00etara.

  • Erroldatutakoentzat: 2026ko martxoaren 23an eta 24an.
  • Erroldatugabeentzat: 2026ko martxoaren 25ean (baldin eta plaza librerik badago).

Onartuen ordainketak izena emateko unean bertan egingo dira, VISA txartelaren bidez, 2026ko martxoaren 23an eta 24an erroldatuentzat, eta 2026ko martxoaren 25ean erroldatugabeko pertsonentzat.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzutik familiak beraien seme-alabak ‘Abrakadabra’ tailerrean inskribatzera animatzen ditugu, Aste Santuan dibertitzeko, ikasteko eta ospatzeko aukera paregabe honetaz gozatzeko!

Volver arriba