Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko irailaren 25era

Aranguren Ibarreko Ludoteka eta Ludotxikia

Foto noticia

Ikasturtea hastearekin batera, Aranguren Ibarreko Ludotekak berriz ere ateak irekiko dizkie 2010 eta 2018 bitartean (biak barne) jaio eta beren denbora librea jolas eta jardueren bidez arindu nahi duten Ibarreko haur guztiei.

Aranguren Ibarreko Udal Ludoteka aisialdirako gune hezitzailea da. Bertan haurren jolas eta esperimentazio beharrak kontuan hartuz aisialdiaren arloa lantzen da, baita beste arlo batzuen estimulazioa ere: arlo afektiboa, soziala, kognitiboa, mugimendua eta adierazkortasuna. Zeharka landuko dira hezkidetza, genero-berdintasuna, kulturartekotasuna, ingurumenaren zaintza eta osasunaren sustapena bezalako kontzeptuak.

Aranguren Ibarreko Ludotekaren helburu ezberdinen artean hauek nabarmenduko ditugu:

  • Haurren garapen kognitiboa, psikomotorra, afektiboa eta soziala sustatzea ingurune ludiko batean, hainbat jardueraren bidez.
  • Haurrari jolasaren bidez irudimena eta sormena garatzen laguntzea.
  • Jolasa ez ezik, komunikazioa, talde-lana eta elkarrenganako errespetua bultzatzea.
  • Zerbitzuan parte hartzen duten haurrak elkartasunezko eta berdintasunezko balioak sustatuz eta desberdintasuna errespetatuz heztea.
  • Haurrei, baita edozein ezgaitasun edo zailtasun izanda ere, haien garapenean laguntzeko
    material ludiko egokia ematea.
  • Euskarazko taldeei dagokienez, jardueraren helburua da haurrek eskolan ikasten duten
    hizkuntzaren ezagutza indartzea eta ikasgelatik kanpo erabiltzeko ohitura sustatzea.

Ludoteka Mutiloako Idoi plazan dago (astelehenetik ostiralera) eta LARUNBATETAN Eguzki plazako Kultur Etxeko kanpoko aretoan, 17:00etatik 19:00etara.

Halaber, Aranguren Ibarreko Ludotxiki Zerbitzuaren berri duzue jarraian (haurrentzako jolastokia da). Ludotxikiko ateak zabalik daude beren 0 eta 3 urte bitarteko haurrekin etorri nahi duten guraso guztientzat. Bertan, haien aisialdia arindu ahalko dute jolas eta jardueren bidez.

Ludotxikiak, aurretik adierazitako datetan, begiraleen laguntza izanen du. Egun horietan gurasoei zuzendutako jarduerak egingo dira: haurren yoga, haurren masajea, kamishibai ipuinak… eta bestelako gaiei buruzko oinarrizko ezagutzak eskaintzeko.

Ludotxikira haurrek adingabearen ardura hartuko duen heldu batekin joan beharko dute beti. Ludotxikia Mutiloako Kultur Etxeko kanpoko aretoan dago (Eguzki plaza), astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara.