2025eko otsailak 18

Berdintasun Zerbitzuak bere 12. buletina kaleratu du, Emakumeen Nazioarteko Egunerako jarduerekin

M8ko eta ‘Emakumea eta indarra’ kanpainak eta Emakumeen Nazioarteko Egunaren Adierazpen Instituzionala, nabarmenen artean.

Foto noticia

Aranguren Ibarreko Udaleko Berdintasun Zerbitzuaren 12. buletina eskuragarri dago. 
 
Bertan adin guztientzako jarduerak, tailerrak, ikastaroak eta antzezlanak aurkituko dituzu. Gainera, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, 2025eko martxoaren 7an, 12.00etan, Mutiloa plazan egingo den M8ko kontzentrazioa eta ekitaldian irakurriko den Adierazpen Instituzionala ere jasotzen dira. 
 
Berdintasun Zerbitzutik Aranguren Ibarreko herritarrentzat prestatutako jarduera guztiez gozatzera animatzen zaituztegu. 
 
Kontsulta ezazu programazio osoa hemen klik eginez! 

Kontsulta ezazu Adierazpen Instituzionala Irakurketa Erraza moduan (bai euskaraz bai gaztelaniaz).

Volver arriba