Eman izena Mutiloako bertako zuhaixken landaketa egunean!
Jarduera hau Klima-Aldaketaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira Nafarroako hainbat herritan aldi berean egingo den jardunaldi baten baitan kokatzen da.
Datorren igandean, urriaren 26an, bertako zuhaixken landaketa jardunaldi bat egingo da Mutiloan, Santxiki plazaren inguruan.
Ekimen hau herri askotan aldi berean eginen dugun landaketa baten parte da, bertako zuhaixkek hainbat gauzatarako duten eginkizunaren balioa nabarmentzeko; adibidez, lurzoruak finkatzeko, mikroklima erregulatzeko, bioaniztasunaren aterpea izateko eta klima-aldaketaren aurrean erresilientziaz jokatzeko.
Jardunaldia Nafarroako Toki Jasangarritasunaren Foroak antolatu du, Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Eguna dela nabarmentzeko. Foroan kide dira hainbat udalerri eta erakundetako ingurumen eta jasangarritasun arloko teknikariak.
Hala, landaketa doakoa da, baina izena eman behar da 948012012 telefonora deituz edo esteka honen bidez.