Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko, udako kanpamentuetarako eta errotulazioa egiteko dirulaguntzak argitaratu ditu
Kontsultatu informazio guztia eta laguntzak jasotzeko beharrezko baldintzak.

Euskara ikasten ari zara? Haurra euskarazko udako kanpamendu batera bidaltzea pentsatu duzu? Zure establezimenduan errotulazioa berritu nahi duzu eta, era berean, ibarreko hizkuntza ikusgarriagoa egin? Euskara Zerbitzutik laguntza ekonomikoa eskain diezazukegu gai horietan, dirulaguntza berrien bidez. Aholkularitza ere eskaintzen dugu.
Eskabide guztiak Aranguren Ibarreko egoitza elektronikoaren bidez edo erregistroan aurkeztu behar dira. Dagokion inprimakia bete eta bidali beharko da, lagundu nahi den ekintza gauzatu ondoren.
D eta A ereduetako ikasleen euskarazko udako kanpamenduetarako laguntzek kostuaren %40 arte betetzen dute, eta eskabideak irailean aurkeztu behar dira.
Euskara ikasteko bekek kostuaren %75 eta %95 artean estaltzen dute, eta Euskarabideak eskaintzen dituen laguntzekin osatu daitezke. Eskabideak aurkezteko epea urriaren 3ra arte dago irekita.
Fatxadetan, erakusleihoetan, toldoetan eta ibilgailu komertzialetan errotulazio elebiduna egiteko laguntzak kostuaren %50 arte estaltzen du, eta epea 2025eko abenduaren 13ra arte luzatzen da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 948 150 193 telefonora edo idatzi euskera@aranguren.es helbidera.