‘Indarkeria matxista digitalak baditu ondorio errealak’: aurtengo ‘Emakumeen Kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren’ kanpaina
A25-aren baitan egingo diren kontzentrazioa eta irakurketa instituzionala Mutiloako Mutiloa Plazan izango dira, 12.00etan.
Datorren asteartean, azaroak 25, ‘Emakumeen Kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna’ dela eta, Aranguren Ibarreko Udalak, Berdintasun zinegotzigotik, kontzentrazio deia egin du 12:00etan Mutiloako Mutiloa Plazan, non A25-eko Adierazpen Instituzionala irakurriko den. Ekitaldian zehar Lino Otano Musika Eskolak musika akonpainamendua eskainiko du. Aranguren Ibarreko Udalak kontzentrazioan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak.
Aurtengo kanpainak, ‘Indarkeria matxista digitalak baditu ondorio errealak’ lelopean, Berdintasun teknikarien sareak sustatutako adierazpen instituzionala du, eta gaur egun indarkeria-mota berrienetako, eta, aldi berean, ikusezinenetako batean jarriko du arreta: nesken eta emakumeen aurkako indarkeria digitala. Matxismoaren adierazpen muturreko bat da, teknologia berrien, ingurune digitalen, sare sozialen edo Interneten bidez eragindako indarkeria matxistako jokabideak biltzen dituena.
Hala, askatasuna, osotasun fisikoa eta morala, berdintasuna eta duintasuna bezalako oinarrizko eskubideak urratzeaz gain, indarkeria mota hori haratago doa eta emakume gazteei eta espazio publikoan parte hartzen dutenei eragiten die bereziki. Emakume horien ahotsak isiltzen ditu eta esfera publikoan duten parte-hartzea mugatzen du, genero-desberdintasunak indartuz.
Iaz bezala, aurten ere adierazpen institzuionala irakurketa errazeko bertsioan egongo da eskuragarri (euskaraz zein gatelaniaz), desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat eskuragarria izan dadin.
Era berean, 19.00etatik aurrera Iruñeko Gaztelu Plazan emakumeen aurkako indarkeriaren aurka egingo den manifestazioan parte hartzera gonbinatu nahi ditugu herritarrak. Manifestazioa Indarkeria Sexistaren aurkako Emakumeen Plataformak deitu du.
Horrela, A25 dela eta, Aranguren Ibarreko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak gizarte osoa gonbidatzen du rol aktiboa har dezan ingurune digital, benetan aske, berdintasunezko eta segurua eraikitzeko.
Kontsulta ezazu aurtengo irakurketa instituzionala hemen klik eginez.
Kontsulta ezazu irakurketa instituzionala irakurketa errazeko bertsioan hemen klik eginez.