2024ko azaroak 21

Irekita 2024ko ‘Zure talentua aurkitu’ Gabonetako tailerrean izena emateko epea

Jarduera gaztelaniaz zein euskaraz egin daiteke eta 2013 eta 2021 artean jaiotako haurrentzat bideratuta dago, biak barne.

Foto noticia

2024ko ‘Zure talentua aurkitu’ Gabonetako tailerrean izena emateko epea ireki da, gaztelaniaz zein euskaraz egin daitekeena. Tailerrak bi adin-talde izango ditu, bat 4 eta 7 urte bitartekoa eta bestea 8 eta 12 urte bitartekoa.

Edizio berri honetan, beste haur batzuekin zortzi egunez jolasten eguna pasatzea proposatzen dugu eta, aldi berean, bizitzarako oinarrizkoak diren beste trebetasun batzuk ikastea, hala nola ikaskideekin esperientziak partekatzea, komunikatzea edo sormena eta talde-lana indartzea.

Tailerraren datak: abenduak 23, 24, 26, 27, 30 eta 31 eta urtarrilak 2 eta 3.

Ordutegia: 9:00etatik 14:00ak arte.

Lekua: Mutiloako Irulegi Ikastetxe Publikoa.

Erroldatuentzako prezioa:

  • 40€ haur bakoitzeko.
  • 36€ haur bakoitzeko (bi anai-arrebek izena ematen dutenean).
  • 32€ haur bakoitzeko (hiru anai-arrebek izena ematen dutenean).

Erroldatugabeentzako prezioak

  • 80€ haur bakoitzeko.
  • 72€ haur bakoitzeko (bi anai-arrebek izena ematen dutenean).
  • 64€ haur bakoitzeko (hiru anai-arrebek izena ematen dutenean).

Izen-emateak: 012 telefonora deituz 8:00etatik 18:00etara, (0,34 €-ko dei-kostuarekin) edo 948012012 telefonora deituta (doan tarifa finkoarekin).

Onartutako pertsonen ordainketak Visa txartelaren bidez izena emateko unean egingo dira, azaroaren 25ean eta 26an erroldatuentzat eta azaroaren 27an erroldatugabekoentzat, betiere plaza libreak geratzen badira.

Azaroaren 29an, 12:00etan, plazen zozketa egingo da, bakarrik behar izanez gero, Aranguren Ibarreko udaletxeko bilkuren aretoan. Plazen zozketa egin bada, abenduaren 2an 012 telefonoaren bidez mezu bat bidaliko da familiei jakinarazteko ‘Zure talentua aurkitu’ izeneko tailerrean seme-alabak onartu diren ala ez.

Informazio gehiagorako.

Volver arriba