2026ko martxoak 30

Irekita Aranguren Ibarreko ibilaldi nordikoko ikastaroan izena emateko epea

Interesa duten pertsonek jarduera ostiraletan edo igandeetan egitea aukeratu ahal izango dute eta kirol instalazioetako sarbide-kontrolean edo 948 246 850 telefonora deituta eman beharko dute izena 2026ko apirilaren 14a baino lehen.

Foto noticia

Aranguren Ibarreko Udalako Kirol Zerbitzuak dagoeneko ireki du izena emateko epea ibilaldi nordikoko ikastaro berri baterako, aurreko urteetan bezala, apirilean eta maiatzean zehar Ibarreko natura-ingurunean gidatutako irteerak egingo dituena.

Horrela, ikastaroak derrigorrezko saio teoriko-praktiko bat izango du kirol instalazioetan, eta ondoren bost irteera egingo dira Ibarrean eta inguruan.

Jarduerak bi talde izango ditu: bat ostiral goizetan, 11:30etik 13:30era, eta bestea igande goizetan, 9:30etik 11:30era. Talde bakoitzean gutxienez 8 pertsona beharrezkoak izango dira. Gainera, makilarik ez duten pertsonek doan eskatu ahal izango dituzte izena ematean.

Izena emateko epea 2026ko apirilaren 14ra arte egongo da zabalik, eta kirol instalazioetako sarbide-kontrolean edo 948 246 850 telefonora deituta egin daiteke. Ikastaroaren prezioa 45,90 eurokoa da erroldatutako pertsonentzat eta 78,05 eurokoa erroldatugabeentzat.

Ostiraletako taldea

  • Saio teoriko-praktikoa:  apirilaren 17a, 11:30etik 13:30era.
  • Irteerak: ostiraletan, apirilaren 24an eta maiatzaren 8, 15, 22 et 29an, 11:30etik 13:30era kirol-instalazioetatik.

Igandeetako taldea

  • Saio teoriko-praktikoa:  apirilaren 19a, 9:30etik 11:30era.
  • Irteerak: igandeetan, apirilaren 26an eta maiatzaren 10, 17, 24 et 31ean, 9:30etik 11:30era kirol-instalazioetatik.

 

Kirol Zerbitzutik Ibarreko herritarrak kirol-jarduera honetan parte hartzera gonbidatzen ditugu.

Volver arriba