Kontsulta itzazu Neska eta Emakume Zientzalarien Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako jarduerak!
Ekintza hauek Aranguren Ibarreko ‘Zaintzen, Erantzukidetasunaren eta Kontziliazioaren aldeko Tokiko Ituna’ eta ‘Emakumeen eta gizonen berdintasunerako I. Ekintza Plana’ (2021-2026) garatzeko eta ingurumen-hezkuntzako jardueren programazioaren barruan kokatzen dira.

Otsailaren 11n Neska eta emakume Zientzalarien Nazioarteko Eguna dela eta Aranguren Ibarreko Udaleko Ingurumen, Berdintasun eta Gizarte Zerbitzuetako Zerbitzuek hiru jarduera antolatu dituzte elkarlanean hilabetean zehar:
- Emakume zientzialariei buruzko sormen tailerra:
- Data: 2025eko otsailaren 8, larunbata.
- Ordutegia: 11.30etatik 13.00etara.
- Lekua: Aranguren Ibarreko Kultur Etxra.
- Prezioa: 3 euro (aldez aurretik izena eman behar da).
- Emailea: Silvia Martínez, PausaDaMente elkartea.
- 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta.
- Genero-ikuspegia duten zientziari buruzko ipuin-kontaketa:F
- Data: 2025eko otsailaren 12, asteazkena.
- Ordutegia: 17:00etatik 17:30era euskaraz eta 18:00etatik 18:30era gaztelaniaz).
- Lekua: Aranguren Ibarreko Kultur Etxeko Auditorioan.
- Prezioa: jarduera irekia, lekua bete arte.
- Emailea: Ventura Ruiz.
- 6 urtetik gorako haurrentzat.
- Hitzaldia ‘Lo que las matemáticas pueden hacer por ti’:
- Data: 2025eko otsailaren 19, asteazkena.
- Ordutegia: 11:00etan.
- Lekua: Aranguren Ibarreko Jubilotekan.
- Prezioa: jarduera irekia, lekua bete arte.
- Emaileak: Marisol Gómez eta Gurutze Pérez Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Emakumea, Zientzia eta Teknologia Katedrako zientzialariak.
Ekintza hauek Aranguren Ibarreko ‘Zaintzen, Erantzukidetasunaren eta Kontziliazioaren aldeko Tokiko Ituna’ eta ‘Emakumeen eta gizonen berdintasunerako I. Ekintza Plana’ (2021-2026) garatzeko eta ingurumen-hezkuntzako jardueren programazioaren barruan kokatzen dira.
Efemeride honen bidez, historian zehar emakumeek zientzian izan duten paper garrantzitsua ikustarazi nahi da, emakumeek komunitate zientifikoan eta teknologian betetzen duten funtsezko zeregina aintzat hartzeko, eta emakumeek eta neskek zientziaren, teknologiaren, ingeniaritzaren eta matematikaren arloetan hezkuntza, gaikuntza eta ikerketarako duten sarbidea sustatzeko.
Aranguren Ibarreko Udaletik Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunaren programazioan parte hartzera animatzen ditugu herritarrak!