2021eko irailak 25

Liburuen mailegu zerbitzua gurasoentzat

Foto noticia

Gizarte Zerbitzutik zuen seme-alaben eguneroko heziketan laguntzen ahal dizueten zenbait libururen irakurketa aholkatzen dizuegu, gainera erosi beharrik gabe irakurri ahalko dituzue. Horretarako, liburuak maileguan hartzeko zerbitzua eskaintzen dugu. Liburuak hiru asteko epean hartu daitezke eta luzapenerako aukera dago.

Baten bat erreserbatu nahi baldin baduzu, ondorengo loturan aurkituko duzun mailegu eskaera betez egin ahalko duzu: https://www.aranguren.es/prestamo-de-libros-para-padres-y-madres/ edo Gizarte Zerbitzura hurbildu eta bertan eskaera hori bera bete.

Oraingoan hurrengo bi irakurgaiak utzi ahal dizkizugu meileguan:

  • “GIDA:La Autoestima+IPUINA: Noelia viste de lunares el mundo” Esperanza García Sancho, María Isabel Borda Crespo

Izenburu horrek bi liburu ditu. Alde batetik, autoestimuari buruzko gurasoentzako gida bat, egiaztatutako informazioa eta aholku praktikoak dituena, egunero zer egin behar den eta zer ez. Bestetik, haurrentzako ipuin bat, beren emozioak modu positiboan eta dibertigarrian bideratzen laguntzeko, beren kezkak eta zailtasunak konpontzeko, azken batean, hazi, garatu eta handitzeko erronkei aurre egiteko. Gida liburua: zer da auto-estimua?, nola landu daiteke auto-estimua gure seme-alabengan? Onarpen sentimendua sustatzea. Gaitasun sentimendua sustatzea. Gure seme-alabentzako eredua gara. Puntu nagusiak jasotzen. Ipuina: Noelia besteek ez bezalako azala duen zebra bat da. Ez zuen bere burua onartzen eta besteek bezalakoa izan nahi zuen. Baina zoriontsu izateko bidea aurkitu zuen.

  • Un villano llamado estrés: cómo impacta en nuestra salud Mº Isabel Peralta Ramírez

Gure bizitza sentiarazten, ametsarazten eta bibrarazten gaituzten abentura zirraragarriz beteta dago. Bestalde, bizi-ibilbidearen alderdirik ezatseginenak ziurtatzen digu mina, galera, gaixotasuna, zahartzea, pobrezia eta baita bazterketari ere aurre egin beharko diogula. Berri on bat dugu ordea! Ezbeharrari modu estoikoan aurre egiteko diseinatuta dago gizakia, indar handia dugu ezbeharra jasateko, lehen instantzian borrokatzeko, eta bigarrenean gainditzeko. Hala ere, denak ez dira albiste onak, gaitasun handi hori etengabe aktibatzeak fisikoki nahiz psikologikoki eragiten baitu.

Volver arriba