2026ko irailak 24

‘Mendia’ antzezlana urrian iritsiko da Kultur Etxera, euskaraz eta gaztelaniaz

Ibarrean erroldatutako pertsonentzako sarreren aurretiazko salmenta gaur, irailak 24, irekiko da, 10:00etatik aurrera; salmenta orokorra, berriz, larunbatean, irailak 26, hasiko da.

Foto noticia

Aranguren Ibarreko Kultur Etxeak urriaren 2an, ostirala, eta 3an, larunbata, ‘Mendia’ antzezlana hartuko du. Mikele Urroz Zabalza protagonista bezala duen eta gazteei zein helduei zuzenduta dagoen obra da, sorkuntza eszenikoaren bidez, identitatea eta galera jorratzen dituena.

Urriaren 2ko, ostiraleko, emanaldia euskaraz izango da, eta urriaren 3koa, larunbatekoa, gaztelaniaz. Bi emanaldiak 19:00etan hasiko dira, eta gutxi gorabehera 70 minutuko iraupena izango dute.

Hala, Berdintasun Zerbitzuak antolatuta, Aranguren Ibarreko Udaleko Euskara, Kultura eta Kirol Zerbitzuen laguntzarekin eta Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez finantzatuta, ‘Mendia’ antzezlanak menditik urruntzea erabaki zuen alpinista baten krisia kontatzen du. Familiako kide baten errautsak uzteko, ordea, mendira itzuli beharko du. Bidaia horren abiapuntutik, identitatearekin, galerarekin eta eraldaketa pertsonalarekin lotutako gaiak planteatzen ditu obrak.

Mikele Urroz Zabalzak eta Iñigo Rodríguez-Clarok idatzi eta zuzendutako antzerki-proposamena da, Mikele Urroz Zabalza protagonista duena eta Lucía Ezker Rekalde eszenako kamera arduraduna duena. Zalantzarik gabe, ez du inor axolagabe utziko.

‘Mujeres que abren camino en la montaña’ proiektua

Emanaldia ‘Mujeres que abren camino en la montaña’ proiektuaren baitan kokatzen da. Udalak bultzatutako ekimen hau hurrengo helburu hauek ditu: genero-ikuspegia udalaren kultur eskaintzan txertatzea, emakumeek mendigintzaren esparruan izan dituzten esperientziak eta ekarpenak ikustaraztea eta kulturaren bidez emakumeen erreferenteak sustatzea. Era berean, ekimenak adierazpen artistikoa sentsibilizaziorako tresna gisa erabiltzea eta tokiko elkarte-sarearekiko lankidetza sustatzea bilatzen du.

Sarreren salmenta

Sarreren prezioa 7€-koa izango da eta Aranguren Ibarrean erroldatutako eta salmenta-sisteman alta emanda dauden pertsonentzako aurretiazko salmenta gaur, irailak 24, osteguna, irekiko da, 10:00etatik aurrera, eta erroldatutako pertsonentzat soilik izango da irailaren 24an eta 25ean.

Salmenta orokorra irailaren 26an, larunbata, 10:00etan irekiko da.

Aranguren Ibarreko Udaleko Berdintasun, Kirola, Kultura eta Euskara Zerbitzuetatik herritar guztiak antzezlan hau ikustera eta ‘Mujeres que abren camino en la montaña’ proiektua barrutik ezagutzera animatzen ditugu!

Volver arriba