Mutiloako 2025eko jaiek musika eta adin guztientzako jarduerak ekarriko dituzte!
Ekainaren 18tik 22ra, Mutiloak egitarau zabala hartuko du, ohiko txupinazoa, suzko zezenak, herri-bazkaria eta kalderete-lehiaketa ez baitira faltako.

Aranguren Ibarreko Udaleko Kultura Zerbitzuak, Mutiloako Jai Batzordearekin elkarlanean, Mutiloako 2025eko Jaietako egitarau ofiziala argitaratu du. Ekainaren 18tik 22ra ospatuko dira festak eta, bost egunez, Mutiloako kaleak adin guztientzako jardueraz eta kontzertuz beteko dira.
Jaiak asteazkenean, ekainaren 18an, 20.00etan, hasiko dira, Udaletxeko balkoitik botako den ohiko txupinazoarekin. Bertan izango dira Ibarreko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Gaiteroak eta Banda.
Egitarauak haurrentzako jarduerak ere barne hartuko ditu, hala nola puzgarriak, tailerrak eta familia-jokoak. Herri-bazkaria, norberak antolatutako bazkaria eta igandean, hilaren 22an, izango den kalderete-lehiaketa ere izango dira, azken horrek emango baitie amaiera jaiei.
Musikak ere garrantzi handia izango du: batukadak, elektrotxarangak, tokiko DJak eta ‘Los Bennis’, ‘Sedientos de Cumbia’, ‘Manny Calavera’, ‘Amparanoia’ eta ‘Artistas del Gremio’ taldeak arituko dira, baita ‘En Esenzia’ eta ‘Alaska On Tour’ orkestrak ere.
Aurten ere, aurreko urteetan bezala, eraso sexistak prebenitzeko, arreta eta informazioa emateko gunea den Puntu Morea egongo da gazte-gunean, indarkeriarik gabeko eta pertsona guztientzako jai seguruak bermatzeko konpromisoa indartuz.
Horrela, Aranguren Ibarreko Kultura Zerbitzuak herritarrak Mutiloako 2025eko jaiak festaz, elkarbizitzaz eta errespetuz betetako giroan bizitzera eta gozatzera gonbidatzen ditu.
Kontsulta ezazu egitarau osoa hemen klik eginez!