Olentzero eta Maridomingi Aranguren Ibarrean
Urtero bezala, aurten ere Olentzero eta Maridomingi Ibarrera etorriko dira. Aurten Labianon, Arangurenen, Taxoaren eta Mutiloan ikusi ahalko ditugu. Hemen topatuko dituzue Ibarrera iritsiko direneko informazioa eta horren inguruan antolaturiko jarduera eta berri guztiak.
_
OLENTZERO ETA MARIDOMINGI ARANGUREN IBARREAN
Hurrengo abenduaren 24an, igandearekin, Olentzero eta Maridomingi Ibarrera iritsiko dira. Ibarreko zenbait herritan ematen ahalko diegu ongi etorria:
- 14:00etan Labianoko ermitan
- 17:30ean Arangurenen menditik jaitsiko da
- 18:00etan Taxoareko iturrian
Mutiloara arratsaldeko 18:00etan iritsiko dira Olentzero eta Maridomingi. Zehazki Mutiloabeitiko hilerriko parkinetik ikusi ahalko dugu nola iristen diren. Bertan, 17:30ean egon gaitezke haien zain, banatuko den txokolate beroa edaten. Gainera, hainbat animalia ikusi ahalko ditugu Mutiloako Musika Bandak eta Aranguren Ibarreko Gaitariek girotzen gaituzten bitartean.
Olentzero eta Maridomingi iritsi eta agurtu ondoren hasiko da Mutiloa plazara arte Mutiloako kaleak zeharkatuko dituen kalejira. Kalejira Irulegi kalea jaitsiz hasiko dugu eta aurrerago, eskuinera hartuko dugu Lakidain Mendia kalean. Kale Nagusiak berriz ere eskuin aldera hartuko dugu eta gero, kale Nagusian, esker aldera. Aranetxeako plazatxoan geldialdi txiki bat egingo dugu Ibarreko Euskal Dantzari txikiek egingo duten ikuskizun txiki batetaz gozatzeko. Gero, Aranetxetik eskuin aldera hartuko dugu Sadar etorbidea aldera eta bukatzeko, Mutiloa plazaraino iritsiko gara San Pedro plaza zeharkatuz. Plazan Olentzero eta Maridomingirekin argazkiak ateratzeko aukera izango duzue (bakoitzaren mugikorrarekin).
_
TRAFIKOARI BURUZKO OHARRAK
Ibilbideak 18:00etatik 19:30era garraio publikoari eta ibilgailuen trafikoari eragingo die. Gainera, Aranetxearen inguruan ezingo da kotxerik aparkatu ordutegi horren bitartean, aurretik prestatuko denez espazioa, kotxeak beste toki batean aparkatu beharko dira.
Eskerrik asko zuen laguntza, ulermen eta erantzukizunagatik.
_
ANIMALIEI BURUZKO OHARRAK
Aurten animaliek ez dute kalejiran parte hartuko eta ez ditugu ibilbidean zehar ikusiko, baina Mutiloabeitiko hilerrian, espazio ahalik eta egokituago batean kokatuko dira. Bertan hesiekin babestuak egongo dira. Animaliek jasan dezaketen estres maila ez areagotzeko hesiekiko distantziak errespetatu beharko dira, ezingo dira zuzenean animaliak ukitu eta ezingo zaie kanpotik jateko edo edatekorik eman. Beraz, animalien ongizaterako eskertuko genizueke arau hauek bermatzea.
_
PRESTAKETARAKO BILERETAN HAMAR BAT ELKARTEK PARTE HARTU DUTE
Ibarreko Olentzero eta Maridomingiren ongietorria prestatzeko, hiru bilera ireki egin dira Ibarreko elkarteekin. Guztira hamar bat kolektibotako ordezkariek eta hainbat udal alorretako zinegotzi eta teknikariek hartu dute parte.
Euskara Zerbitzutik eskerrak eman nahiko genizkizueke guztioi egindako lanagatik!
2023ko Azaroaren 8ko batzorderen akta
2023ko Azaroaren 22ko batzordearen akta
2023ko Abenduaren 19ko batzordearen akta
Informazio gehiago: