Ukraniarekin elkartasuna

Gerra hasi zenetik, boladan dago elkartasuna Aranguren Ibarreko bizilagunen artean, eta laguntza bidalketak ahalik eta eraginkorrenak izan daitezen beharrezkoa da koordinazio-mekanismoak ezartzea.
Horregatik, Udalak Ukrainako hainbat elkarterekin bilerak egin ditu, larrialdi eta lankidetza lanak koordinatu ahal izateko, solaskide bakarra bilatuz, eta, hartara, elkarrekin gerraren eraginpeko pertsonen egoera nolabait arintzeko laguntzeko prest dauden guztien laguntza humanitarioa bideratu ahal izateko, bai eta herrialde mugakideetan babes bila ibili behar izan dutenena ere.
Nolanahi ere, toki entitate garen aldetik konpromiso hauek hartzen ditugu:
- Berariazko aurrekontu-saila bideratzea giza larrialdi horren beharrei arin erantzuteko.
- Elkarte horien esku uztea elikagai ez-galkorrak eta sendagaiak jasotzeko behar dituzten gune logistikoa.
- Gure udalerrira iristen diren pertsonei harrera eraginkorra eman ahal izateko modu arinean jardutea, izapide administratiboak, erroldatzea, osasun-zentroa, arreta psikosoziala erraztuz, edo adingabeen kasuan eskolatzea, eta, betiere, oraindik erabat definituta ez dagoen lekualdatuak babesteko Europako araudia betez.
- Ukrainako familiak beren etxeetan hartzen dituzten Ibarreko bizilagunen eskura jartzea gure lankidetza eta Udalak dituen baliabide eta bitartekoak.
Beste behin ere eskertu nahi dugu gure Ibarrak Ukrainako herriarekiko adierazi duen elkartasun eta laguntza. Boluntarioei gomendatzen diegu haien laguntza tokian bertan lanean ari diren GKEen bidez bideratzeko, Gurutze Gorria, ACNUR, OCHA eta baita Nafarroatik lanean ari diren Ukrainako elkarteen bidez.