PILOTA ESKOLA
Uncategorized @eu
Jarraian, formulario bat beteko duzu 2024-2025 denboraldirako Pilota Eskolan berriro izena emateko. Horretarako azken eguna maiatzaren 23a da, osteguna barne.
Inprimakia bete ondoren haurra onartua izan dadin, Kirol Zerbitzuak hurrengo egunetan egiaztatuko dituen baldintza batzuk bete behar dira:
- Aranguren Ibarrean erroldatuta egotea.
- Jarduerara erregulartasunez joan izana (asistentzien % 65 baino gehiago).
- Kuotak ordainduta izatea.
- Aldez aurretik kontsultatzea eta begiraleak datorren denboraldirako proposatutako ordutegia onartzea.
- Lauhileko bati dagokion kuotaren % 50 fidantza gisa ordaintzea. Fidantza hori ez da inoiz itzuliko, salbu eta jarduera eteten bada.
Formularioa bete eta bidali ondoren, egun gutxi barru, Kirol Zerbitzuaren mezu bat jasoko duzu, plaza berresteko eta matrikula gisa balioko duen ordainketa egiteko informazio guztia bidaliko zaizu.
Berriro izena emateko formularioa (nahitaezko eremu guztiak):
GARRANTZITSUA: BIDALI klikatzean, galdetegia segundo batzuk barru bidaliko da, “Mezua ondo bidali da. Eskerrik asko” pantailan agertzen den arte, horrela, Kirol Zerbitzura iritsiko da automatikoki, eta hark izapidetuko du dagokion kudeaketa, eta ez duzu beste ezer egin beharko. Bidalketan AKATS-en bat gertatu ezkero, minutu gutxi barru galdetegia berriro bidaltzen saiatu zaitez. Mila esker.