UDALEKUA: Multiabentura

2026ko uztailak 15 - 2026ko uztailak 17

Jaca, Huesca.

Foto evento
  • Sarreren salmenta: 948012012 telefonora deituz, 8:00etatik 18:00etara.
  • Zenbatekoa: 75€ erroldatutakoentzat, 120€ ez erroldatutakoentzat eta 60€ familia ugarientzat.
  • Izen-emate: 2026ko maiatzaren 27tik ekainaren 3ra (gehienez 30 pertsona).

Animatzen zara 3 eguneko abenturaz gozatzera? Eguneko jarduerak eta gaueko ekitaldiak, Aragoiko Pirinioek eskaintzen diguten naturaz gozatzeko, erromesen ostatu zahar batean, Aragoi ibaiaren ondoan. Bere inguruak aukera anitz eskaintzen ditu: txangoak eta abenturazko jarduerak edo kirolak.

Hiru eguneko egonaldiaren barne sartzen dira: bi gau Jacako Charlé hotelean, bi gosari, bi bazkari eta bi afari. Aurten, arborismoa, arroila-jaitsiera, rafting-a* eta bisita kulturalen bat egingo ditugu.

Eta nola ez! Talde kohesioa indartzeko jolasak eta dinamikak.

 

* Nahitezkoa igeri egiteko gai izatea.

OHARRA: 2011etik 2012ra jaiotako gazteentzat zuzenduta.
Volver arriba