KORRIKA: 24. edizioa
2026ko martxoak 22 | 13:15ean.
Mutiloa
Korrikak, AEK-k 2 urtez behin antolatzen duen euskararen aldeko martxa erreibindikatzailea, Euskal Herria puntatik puntara zeharkatuko du aurten ere, mezu sekretu bat daraman lekukoa eskuz esku eramanez amaierako irakurketara arte.
Aurten ibilbidea Atharratzen hasiko da martxoaren 19an eta Bilbon bukatuko da martxoaren 29an. Mutiloagoititik martxoaren 22an, igandean, 13:15 inguru igaroko da. 11 egun eta 10 gauez, 2.175 kilometro egingo ditu Korrikak, eta lekukoa 3.436 aldiz eskuz aldatuko da. 3 kilometro Mutiloagoititik igarotzen dira, Udalak, Irulegi Euskara Taldeak eta Irulegi IPko Guraso Elkarteak kilometro bana erosi dituzte.
Interesa duen edonork parte har dezake aurten Errigora ekimena omenduko duen ekitaldi ireki honetan. “Euskara Gara” lelopean eta ZETAK taldearen “Xiberutikan mendebaldera” abestiaren erritmora, lasterketa herrikoi honen 24. edizioak berrikuntza batzuk dakartza, hala nola, lekukoaren aurrerapena zuzenean jarraitzeko aukera ematen duen aplikazio bat deskargatzeko aukera.
Korrika Mendillorritik heldu baino lehen, Santxiki Pasealekuan egongo gara zain giroa alaitzen hurrengo programarekin:
11:00etan: Ibarreko Dantzari Txikiak.
11:30etik 13:00etara: Irulegi Txaranga.
13:00etatik 13:15era: Aranguren Ibarreko erraldoi eta gaitroak.
13:15ean: Korrikaren 24. edizioa.