Aranguren Ibarreko Udala “ANITZAK GARA, ORAIN ASKEAK” kanpainaren erakunde sustatzailea da. |
Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Nafarroako hainbat Toki Erakundek (Ablitas, Altsasu, Antsoain, Arantxa, Barañain, Baztan, Bera, Berriozar, Burlata, Erdialdeko Garapenerako Partzuergoa, Etxalar, Lizarra, Uharte, Lesaka, Orkoien, Iruñea, Ribaforada, Tafalla, Tutera, Aranguren Ibarra, Egues Harana, Atarrabia, Igantzi, Zizur Nagusia, Noain Eremuko OGZ Mankomunitatea, Leitza, Goizueta, Areso, Arano eta Ultzama Aldeko Mankomunitatea, Valdizarbeko Mankomunitatea eta Sakanako Mankomunitatea), modu kolektiboan, kanpaina bateratu bat egin dute; irudi bat, lelo bat eta adierazpen bat dituenak.
Aurtengo leloa hau da: “ANITZAK GARA, ORAIN ASKEAK” eta kanpainak nahi duena:
- Emakumeen edertasun-eredu normatibizatuak inposatzean oinarritutako genero-estereotipoei buruz sentsibilizatzea.
- Emakumeei segurtasuna eta autokonfidantza ematea, edertasuna kanon estandarizatuen mende ez dagoela eta definitzen dituen ezaugarri bakarra hori ez dela erakutsi.
- Emakumeen aniztasuna aurkeztea, estereotipoetatik libre dagoen begirada eskeiniz.
ANITZAK GARA, ORAIN ASKEAK”
ADIERAZPEN INSTITUZIONALA(…)Gorputzarekin lotutako genero-estereotipoek diskriminazioa indartzen dute hainbat gizarte-eremutan, eta harremanak oztopatzen dituzte, eta autokontzeptuan, osasunean eta autoestimuan eragiten dute, azken batean, emakume eta neska askoren bizitzetan. Emakumeak gorputzeko ideal eskuraezinen mende jartzeko modu bat da, emakumeen bizitzak etengabeko borroka izan daitezen ideal horren atzetik, etengabeko borroka beren gorputzen aurka, denboraren joanaren aurka eta beren buruaren aurka. Arrakasta sozialak, sexu-afektiboak, lan-arlokoak eta abarrek lotura estua dute edertasunkanonak betetzearekin. Presio estetiko hori, gainera, lotuta dago osasun mentaleko eta fisikoko arazo garrantzitsuekin, hala nola elikadura-jokabidearen nahasmenduekin, eta arazo horiek bereziki eragiten diete gazteei. Gordofobiak, esaterako, beste ondorio sozial eta osasun-ondorio garrantzitsu batzuk ditu osasungarriak ez direla esaten zaien emakumeentzat, gorputzen aniztasuna kontuan hartu gabe.
Toki-erakundeok KONPROMEZU HAUEK HARTZEN DITUGU:
- Tokiko eremuan politika publikoak sustatzea, emakumeen osasun fisikoa, emozionala eta harreman-osasuna sustatzeko.
- Genero-estereotipoei buruz sentsibilizatzea eta edertasun-eredu hegemonikoarekiko gogoeta kritikoak sortzea.
- Emakumeen aniztasuna ikusaraztea eta balioestea.
- Mugimendu feministak esparru horretan egindako ekarpenak eta egindako lana aitortzea.
* Toki-erakundeen adierazpen instituzionalaren laburpena, 2023ko martxoa
