Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko irailaren 25era

Aranguren Ibarreko podologia zerbitzua

Foto noticia

Podologia Zerbitzuak oinen zaintza du helburu, beti ere sendaketa ez kirurgikoen bidez eta oinarrizko podologiako ebaketa eta zaintzak erabiliz. Zerbitzua martxan dago dagoeneko eta Aranguren Ibarrean erroldaturik dauden 60 urtetik gorako pertsonentzako da.

Etxez etxeko zerbitzua ere eskatu daiteke, beti ere interesa duen pertsonak mendekotasun gogorra, handia edota podologia zerbitzua dagoen gelara mugitzea eragozten dion ezgaitasuna aitortua duela egiaztatzen baldin badu.

Podologiako kontsultategia Erretiratuen San Pedro Elkarteko lehenengo solairuan dago (Mutiloa plaza z/g, Mutiloa). Zerbitzua, ostegun arratsaldetan izanen da, 17:00etatik 20:00etara.

Zerbitzuaren prezioa 12 eurokoa da kontsultategian bertan eta 18 eurokoa etxean.

ARRETA AURREKO HITZORDU BIDEZKOA DA. HITZORDUAK ARANGUREN IBARREKO OINARRIZKO GIZARTEAN (MUTILOA PLAZA Z/G, 1. SOLAIRUA) EMATEN DIRA AURREZ-AURRE ETA BAITA TELEFONO HONETAN ERE: 948 151 382