2025eko irailak 12

Argitaratuta 2025-2026 Udal Kirol Programaren jardueren behin-behineko zerrendak

Onartuek datorren asteazkena, irailak 17, 23:59ak baino lehen bete beharko dute plaza berresteko formularioa.

Foto noticia

Aranguren Ibarreko Udaleko Kirol Zerbitzuak 2025-2026 Udal Kirol Programaren jardueretan onartutakoen behin-behineko zerrendak argitaratu ditu. Programa 2025eko urriaren 1ean hasiko da. 

Zerrendak PDF dokumentu honetan kontsulta daitezke, baita kirol-instalazioen sarrerako iragarki-taulan ere. Gainera, plaza duten pertsona guztiek posta elektronikoz jasoko dute informazioa. 

Horrela, bada, onartuak izan direnek inprimaki honen bidez berretsi beharko dute plaza, 2025eko irailak 17a, asteazkena, 25:59ak baino lehen. 

Ezarritako 5 eguneko epe honetan berrespenik egiten ez bada, esleitutako plaza itxarote-zerrendan dagoen hurrengo pertsonari emango zaio, eta hari telefonoz edo posta elektronikoz jakinaraziko zaio. 

 

Baloratzeko dauden zerrendak 

Era berean, gogorarazten da karate, eskalada, pilota, gimnastika erritmikoa, haurrentzako tenisa, helduentzako tenisa eta padel-eko zerrendak begiraleen aldetik baloratzeke daudela, eta, beraz, eskatzaileek datozen egunetan jasoko dute beraien egoerari buruzko informazioa. 

Gainera, haur-teniseko, helduentzako teniseko eta padeleko probetan esleitutako plazen kasuan, behin-betikoak dira, eta, beraz, kasu horietan ez da beharrezkoa plaza berrestea. 

 

2025-2026 ikasturtearen hasiera 

Datorren ostiralean, irailak 19, posta elektronikoz jakinaraziko da plazen behin-betiko esleipena, berrespen guztiak berrikusi ondoren, eta lehenengo lauhilekoa kobratuko da. 

Beraz, jarduerak 2025eko urriaren 1ean hasiko dira. Data horretatik aurrera, ez da itzulketarik edo ordainketa-deuseztapenik onartuko, jarduera eteten denean izan ezik, kasu horretan bakarrik itzuliko baita inskripzioaren zenbatekoa. 

 

Kontsultatu 2025-2026 Udal Kirol Programako jardueren behin-behineko zerrenda. 

Bete baieztapen-formularioa. 

Edozein zalantza edukiz gero, jar zaitez Aranguren Ibarreko Kiroldegiarekin harremanetan (948 246 850).

Volver arriba