2025eko azaroak 6

Argitaratuta Berdintasun Zerbitzuaren 14. Buletina, ‘Emakumeen aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren’ baitan

Aurtengo A25-eko kanpainaren programazioak, ‘Indarkeria matxista digitalak baditu ondorio errealak’ lelopean, hainbat jarduera izango ditu: tailerrak, zine-foruma eta Udalaren adierazpen instituzionalaren irakurketa egingo den kontzentrazioa.

Foto noticia

Aranguren Ibarreko udaleko Berdintasun Zerbitzuak dagoeneko argitaratu du bere azarorako 14. informazio-buletina.

‘Emakumeen aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna’-ren baitan, buletinak A25-eko kontzentrazioa jasotzen du. Ekitaldia 2025eko azaroaren 25ean, 12:00etan, Mutiloa plazan egingo da eta bertan Udalaren adierazpen instituzionala irakurriko da.

Gainera, egun horren inguruan, Berdintasun Zerbitzuak programa zabal bat antolatu du, besteak beste ‘No estás sola: la lucha contra La Manada’ zine-foruma nabarmenduz, datorren azaroaren 12an, asteazkena, Aranguren Ibarreko Kultur Etxean egingo dena, baita hainbat tailer ere.

Aranguren Ibarreko Udalak herritar guztiak jarduera guztietan parte hartzera eta gozatzera gonbidatzen ditu.

Kontsulta ezazu buletin osoa hemen klik eginez. 

Kontsulta ezazu adierazpen instituzionala hemen klik eginez. 

Kontsulta ezazu adierazpen instituzionala irakurketa errazeko bertsioan hemen klik eginez. 

Volver arriba