2025eko maiatzak 12

Eman izena Aranguren Ibarreko emakumeentzako doako autodefentsa tailerrean!

Jarduera, Nafarroako Kirol eta Jarduera Fisikoaren Institutuarekin (INDAF) elkarlanean antolatua, datorren maiatzaren 24an izango da ibarreko kirol-instalazioetan.

Foto noticia

Aranguren Ibarreko Udaleko Kirol Zerbitzuak, Nafarroako Kirol eta Jarduera Fisikoaren Institutuarekin (INDAF) lankidetzan, doako autodefentsa tailer bat antolatu du 16 urtetik gorako emakumeentzat, datorren larunbatean, maiatzaren 24an, 10.00etatik 12.00etara, ibarreko kirol-instalazioetan. 

Jarduera honen helburua arrisku-egoeren aurrean segurtasunez erreakzionatzen laguntzen duten tresna praktiko, erraz eta eraginkorrak eskaintzea da, ingurune seguruan eta egokituan. Horrela, jarduera teoriko-praktiko honek parte-hartzaileen autonomia, auto-konfiantza eta auto-babesa sustatuko ditu. 

Izen-ematea 2025eko maiatzaren 21era arte egongo da zabalik. Interesdunek 948 246 850 telefonora deituta, kirol-instalazioetako harrerara joanda edo posta elektroniko bat bidalita (deportes-kirolak@aranguren.es) eman ahal izango dute izena. Izen-ematea formalizatzeko, izen-abizenak, adina eta posta elektronikoaren helbidea eman beharko dira. 

Tailerrak plaza mugatuak izango ditu: gutxienez 10 eta gehienez 20 parte-hartzaile onartuko dira, arreta egokia eta pertsonalizatua bermatzeko. 

Aranguren Ibarreko Udaleko Kirol Zerbitzuak ibarreko emakumeak ikaskuntza eta ahalduntze pertsonalerako espazio hau aprobetxatzera animatzen ditu. 

Kontsulta ezazu tailerreko kartela hemen klik eginez.

Volver arriba