2025eko martxoak 24

Eman izena Aranguren Ibarreko ibilaldi nordikoko ikastaroan!

Apuntatzeko epea 2025eko martxoaren 24tik apirilaren 2ra izango da.

Foto noticia

Aranguren Ibarreko Udaleko Kirol Zerbitzuak ibilaldi nordikoko ikastaro bat antolatu du apiriletik ekainera, ibarreko ingurune naturaletik irteera gidatuekin. Hala, kirol-instalazioetan nahitaezko saio teoriko-praktiko bat egingo da, eta, ondoren, bost irteera egingo dira bailaran eta inguruetan. 

Izen emateak martxoaren 24tik apirilaren 2ra bitartean izango dira eta kirol instalazioetako sarbideen kontrolean edo 948 246 850 telefonora deituz egin daitezke. Ikastaroaren prezioa 42 eurokoa da erroldatuentzat eta 60 eurokoa erroldatugabeentzat. 

Jarduerak bi talde izango ditu, bata ostiral goizetan eta bestea igande goizetan. Talde bakoitzak gutxienez 8 pertsona beharko ditu. Gainera, makilak utziko zaizkie behar dituztenei. 

Ostirala 

  • Saio teoriko-praktikoa: apirilaren 4an, ostirala, 09:30etik 12:00etara. 
  • Irteerak: apirilaren 11n, ostirala, maiatzaren 9, 16, 23 eta 30ean, 10:00etatik 12:00etara, kirol-instalazioetatik. 

Igandeak 

  • Saio teoriko-praktikoa: apirilaren 6an, igandea, 09:30etik 12:00etara. 
  • Irteerak: apirilak 13, igandea, maiatzak 11, 18, 25 eta ekainak 1, 10.00etatik 12.00etara kirol instalazioetatik. 
Volver arriba