Ezagutu 2025-2026ko Udal Kirol Egitarauaren 2. lauhilekoaren jarduerak
Izen emateko epea 2026ko urtarrilaren 12, 13 eta 14an egongo da zabalik.
Aranguren Ibarreko kirol Zerbitzuak 2025-2026 Udal Kirol Egitarauaren 2. lauhilekoaren jarduerak jada argitaratu ditu. Lauhileko hau 2026ko otsailaren 5ean hasiko da eta aurrez izena emateko epea urtarrilaren 12, 13 eta 14an egongo da zabalik.
Deialdi honen helburua kirol-jardueretan hutsik dauden plazak betetzea da, lehen lauhilekoan sartzerik izan ez zuten interesdunei parte hartzeko aukera emanez.
Aurreinskripzioak honako aukera hauen bidez egin ahal izango dira:
- Telefonoz: 948 012 012 (doan) edo 012 (0,34€/deia) telefonoetara deituta, 2026ko urtarrilaren 12, 13 eta 14an, 08:00etatik 18:00etara.
- Online: 2026ko utarrilaren 12ko 08:00etatik, urtarrilaren 14ko 23:59ak arte, udalaren webgunean jarritako estekaren bidez.
Aurrez izena emateko epea amaitu ondoren, zozketa egingo da, plaza erabilgarrien hurrenkera zehazteko. Zozketa lehentasun-talde hauetan antolatuko da:
- Aranguren Ibarreko erroldatuak.
- Erroldatuta ez dauden baina udal kirol-instalazioetan bazkide diren pertsonak.
- Aurrez izena emandako gainerako pertsonak.
Zozketaren emaitzak gutxi gorabehera 2026ko urtarrilaren 19an edo 20an argitaratuko dira udal kiroldegian eta udalaren webgunean. Gainera, hutsik dauden plazak hautatutako pertsonekin harreman zuzena izanez esleituko dita (deia edo posta elektronikoa).
Informazio gehigarria
- Lehen lauhilekoan izena emanda daukaten pertsonek ez dute izena emate berririk egin behar, izena ikasturte osorako eman baitzuten (2026ko maiatzaren 30era arte, larunbata).
- Bigarren lauhilekoari begira jarraitu nahi ez bada, 2026ko urtarrilare 18a baino lehen eskatu beharko da baja, inprimiki hau betez. Bestela, 2. lauhileko kuotaren ordainagiria bidaliko da.
Kontsulta ezazu 2. lauhilekoari buruzko informazio guztia hemen klik eginez.
Jardueren eskaintza
Udalaren Kirol Programak adin eta maila desberdineteara zuzendutako jarduera ugari eskaintzen ditu, igeriketa, gimnastika, pilatesa, yoga, padela, taichia, kirol eskaolak eta beste aukera batzuk barne. jarduerak udal-instalazioetan egiten dira eta ezarritako sarbide-araudiei lotuta daude.
Jardueren, ordutegien, taldeen eta prezioen xehetasunak ezgutzeko, kontsulta ezazu dokumentu hau.