Mutiloako Udako Triatloi Kanpusa berritasunekin itzuli da
7 eta 14 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dagoen jarduera honek hiru orduko iraupena izango du egunean, eta hamaiketakoa barne dago.

Urte batez gehiagoz, Mutiloako Udako Triatloi Kanpusak bere ateak irekiko ditu, 7 eta 14 urte bitarteko haurrei kirol esperientzia paregabea eskaintzeko. Aurtengo edizioak barritasun nabarmenak dakarzkie: jarduerak egunero hiru orduko iraupena izango du, eta hamaiketakoa ere barne hartuko du.
Kanpusa asteka egingo da uztailaren 14tik abuztuaren 29ra bitartean, astelehenetik ostiralera, goizeko 10.30etatik 13.30etara, Aranguren Ibarreko kiroldegiko instalazioetan. Familientzat erosoago izateko asmoz, izen-ematea guztiz malgua izango da: parte-hartzaile bakoitzak astez-aste izena eman ahal izango du, aldez aurretik multzo gehiagotara konprometitu beharrik gabe. Gainera, aste bakoitza hasi baino aurreko igandera arte izena emateko aukera egongo da.
Tarifak
Tarifei dagokienez, Aranguren Ibarrean erroldatutakoentzat lehen astea 75 eurokoa izango da, eta hurrengo aste bakoitza 40 eurotan geratuko da. Erroldatuta ez daudenentzat, lehen asteak 150 euroko kostua izango du, eta ondorengo aste bakoitza ere 40 eurotan mantenduko da.
Kanpusaren helburu nagusia triatloia oraindik praktikatzeko aukerarik izan ez dutenei hurbiltzea da, eta, aldi berean, urritik ekainera arte klubean garatzen den jarduerari jarraipena ematea.
Edozein kontsulta edo informazio osagarrirako, jar zaitez harremanetan Klubarekin helbide elektroniko honen bidez: triatlonaranguren@hotmail.es
Ez galdu aukera Mutiloan uda honetan aste batez kirola, dibertsioa eta ikaskuntza bizitzeko!
Kontsulta ezazu kanpusaren kartela hemen klik eginez.