2026-2027 DENBORALDIRAKO HAUR KIROL ESKOLETAN BERRIZ IZENA EMATEA
Kirola
Jarraian, 2026-2027 denboraldirako Haur Kirol Eskolan berriro izena emateko formulario bat beteko duzu . Horretarako azken eguna maiatzaren 22a da, ostiral hau barne.
Inprimakia bete ondoren haurra onartua izan dadin, Kirol Zerbitzuak hurrengo egunetan egiaztatuko dituen baldintza batzuk bete behar dira:
- Aranguren Ibarrean erroldatuta egotea.
- Jarduerara erregulartasunez joan izana (asistentzien % 65 baino gehiago).
- Kuotak ordainduta izatea.
- Aldez aurretik kontsultatzea eta begiraleak datorren denboraldirako proposatutako ordutegia onartzea.
Formularioa bete eta bidali ondoren, egun gutxi barru, posta elektroniko bat jasoko duzu Kirol Zerbitzutik, plaza berresteko.
2026-2027 DENBORALDIRAKO KIROL ESKOLETAN BERRIZ IZENA EMATEA |