ANTZERKI HEZIGARRIA: ‘La contraseña’

2026ko apirilak 1

Plaza de la Cruz Institutua, Iruñea

Foto evento

“June eta Saioa Leirerekin geratu dira, haien lagunak, Uxuek, 16 urte bete dituela ospatzeko. Bat-batean, argazki bat, audio batzuk, pasahitz batzuk, gaizki-ulertuak… dena nahasten da egoera kaotiko bat sortzeko, protagonisten planak okertzen dituena, eta oso arratsalde desberdin
batera eramaten dituena, non bikote- eta adiskidetasun-harremanak kolokan dauden…bakarrik…PASAHITZ BATENGATIK”.

Hezkuntza-prebentzio unibertsaleko proiektu honen helburua ikusleekin elkarrizketa-gune bat sortzea litzateke, honen bidez nerabeek haien mugikorrekin egin ditzaketen arrisku-jokabideei buruz hausnarketa bultzatzeko. ‘La contraseña’ antzezlanak gaurkotasuneko bi gai jorratzen ditu:
➧ Lehenak, bi protagonistek sare sozialetako pasahitzak haien bikotekideekin partekatzea erabaki dutelako sortzen den nahasmena erakusten du, eta hirugarren protagonistak, berriz, ez du ulertzen zergatik egin duten.
➧ Bigarren gai gisa, protagonistetako batek bere orduko bikotekideari bidalitako argazki konprometitu baten paper garrantzitsua islatzen da.

 

Antzezlan hau apirilean egingo da Plaza de la Cruz Institutuan DBHko 3. eta 4. mailako ikasleentzat (data zehazteke dago), Bigarren Hezkuntzako beste ikastetxe batzuetara zabaltzeko asmoz.

GAI HONETAN INTERESA BADUZU, JARRI HARREMANETAN OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAREKIN 948 151 382 TELEFONOAREN BIDEZ

Autor: Aritz Ruiz-ek idatzita eta Laura laiglesia-k zuzenduta.
OHARRA: Batez ere 13 eta 17 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago, baita nerabeen unibertsoan lan egiten duten eta harekin harremanetan dauden familiei eta pertsonei ere..
Volver arriba