Aranguren Ibarreko hiri artista, grafitero, ilustratzaile edota muralistentzako deialdi irekia
ARAR deialdiak
Aranguren Ibarreko Udaleko Gaztediaren Alorrak herriko gazteen sormen garapena eta adierazpen artistikoa bultzatzeko helburuarekin jarraitzen du. Horregatik sortu da deialdi hau, arte urbanoa, graffitia edo horma-irudi artistikoa izeneko adierazpen sortzaileak sustatzeko.
Gazteriaren Alorrak esku-hartze artistikoen garapenean parte hartu nahi duten Aranguren Ibarrean jaio edota bizi diren hiri-artistentzako deialdi irekia proposatzen du. Hiriko artista eta talde artistikoekin informazio eta komunikazio-kanal bat ireki nahi du; baita proiektu horiei arte-kalitatea eskaini eta prekarizazio handia jasaten duen sektore artistiko eta kulturala profesionalizatzen lagundu ere.
Deialdi honen ondorioz jasotako informazioarekin, hiriko esku-hartze artistikoei aurre egingo zaie, batzorde batek egindako hautapen baten bidez. Batzorde horretan Udalaren berdintasun, ingurumen, gazteria, euskara eta hirigintza arloak egongo dira ordezkatuta.
Parte hartzeko baldintzak:
- Deialdia Aranguren Ibarrean jaio edota bizi diren 14 urtetik gorako hiri-artista, grafitero, muralista edota ilustratzaileentzat da deialdia. (Frogagiriak aurkeztu beharko dira).
- Honako hauek bilduko dituen txosten dokumental bat aurkeztu beharko dute: harremanetarako datuak, curriculuma (egilearen prestakuntza edota arte ibilbidea), egindako lanen irudiak edota dituen egitasmoen irudiak, zirriborroak, etab.
Kanal hau zabalik mantenduko da informazioa eta komunikazioa eguneratzeko, bai eta egile edo talde berriak aurkeztu daitezen ere.
Dokumentazioa, aukeran, formatu digitalean aurkeztuko da, posta elektronikoaren bidez, helbide honetara: juventud@aranguren.es edo Aranetxean bertan (Kale Nagusia 2 bis).