Berdintasuna jaietan

Berdintasuna

JAIEN INGURUKO SENTSIBILIZAZIO KANPAINA

Mutiloa jaia da! Stop erasotzaileak

 

Gure udalerriko herrietako jaiak hurbiltzen ari dira, Aranguren Ibarrekoa, eta Mutiloakoekin hasiko gara. Bertan, ekainaren 21ean, asteazkena, 20:00etan txupinazoa jaurtiko da, jaien hasiera markatuko duena.

 

Aranguren Ibarreko Udalak, aurten ere, bat egin du Nafarroako Gobernuaren sentsibilizazio kanpainarekin, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez: NAFARROA JAIA DA! STOP AGRESORES, herriko jaien testuinguruan garatua.

Aurtengo kanpaina abian jarri da eraso sexistak prebenitzeko helburu nagusiarekin, jai-giroan eta horrelako portaerekiko tolerantziarik gabe.

MUTILOA JAIA DA! STOP AGRESORES da aurtengo goiburua, eta herritarrak, bereziki gizonak, sentsibilizatzea du helburu, zuzenean interpelatuz, batez ere jai-eremuan eraso horien eta emakumeen aurkako jazarpenaren lekuko direnean.
Azkenik, herritar guztien – gizon zein emakume – gaitzespen-jokabideak sustatu nahi ditu.

Alde horretatik, erakunde publikoak lanean ari gara eremu guztietan, emakumeen aurkako indarkeriaren jatorria diren desberdintasun-arrakalak gainditzeko.
Zehazki, jai-giroan, ezin dugu onartu jazarpena jokabide normalizatua izatea, ezta aisialdiaren eta jaiaren kulturan txertatua ere.

Beraz, emakumeek eta gizonek jaiez berdintasun-baldintza beretan gozatzea bilatzen da. Emakume guztiek goza dezatela espaziorik galdu gabe eta beldurrik sentitu gabe.

Kanpaina honekin bat egiteko, esku gorriko pin bat jar dezakezu jaietako testuinguruetan emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko ikur gisa.

Aurten ere PUNTU MOREA izanen dugu

Puntu morea eraso sexisten arretarako, informaziorako eta prebentziorako gunea da.
Gazte-guneko sarreran egonen da, egun hauetan:

  • Ostegunean, hilak 22, 22:30etik 04:30era.
  • Ostiralean, hilak 23, 22:30etik 04:30era
  • Larunbatan, hilak 24, 22:30etik 04:30era.

 

Gune horrek, emakumeen aurkako indarkeria-kasu baten aurrean nola jokatu jakiteko informazioa eta aholkularitza emateaz gain, harrera-gune bat da, eta, bertatik, lehen laguntza emango zaie profesionalek jazarpen eta/edo eraso sexisten biktima izan daitezkeenei.

Volver arriba