ARGAZKI-ERAKUSKETA: ‘Nieva ceniza’

2026ko otsailak 3 - 2026ko otsailak 22 | De lunes a viernes de 10:00 13:00 y de 17:00 a 21:00 horas

Aranguren Ibarreko Kultur Etxea

Foto evento
  • Zenbatekoa: Sarrera librea.

Ivan Benitezek “Nieva ceniza, crónicas contra el olvido” liburuan 1998tik 2022ra bitartean erreportari gisa izandako esperientzia bildu zuen. Urte horietan munduko hainbat herrialdetan lan egin zuen, hala nola Sudanen, Nikaraguan, Aljerian, Libanon, Israelen, Etiopian, Malin, Kamerunen, Indian, Guatemalan, Kolonbian, Hondurasen edo Mexikon. Bertatik, lehen pertsonako kontakizunak ekarri zituen, helburu batekin: ez ahaztea. Bidegabekeriak, gerrak, desberdintasunak, haurrak, hondamendiak ez ahaztea eta, batez ere, gehien sufritzen dutenak ez ahaztea, munduko zein tokitan dauden kontuan hartu gabe. Bizitzeko borondateak ez dituelako mugak ulertzen.

Egileak gidatutako bisita otsailaren 9an, 18:30ean, publikoari irekia.

Aranguren Ibarreko Liburutegi Publikoarekin elkarlanean antolatua.

Volver arriba