DOKUMENTALA ETA SOLASALDIA: “Bideak. Aritz Ganboarekin”
2023ko urriak 6 | 19:00
Sala de usos múltiples del Ayuntamiento
- Zenbatekoa: Doan, edukiera bete arte
Gazta bat soinean, Nafarroako mendietan barrena erronka batean murgiltzen da Aritz Ganboa artzaina, bere arbasoen herriak lotzeko: Sakanako Arruazu eta Erronkariko Izaba, 170 km luze eta 9.000 metroko goranzko desnibela duen bide-lerroa. Artzaintza ardatz hartuta, ibilbide horretan zehar hamaika ahots eta lekukotza jasotzen dira, guztiek helburu bera dutelarik: landa eremua eta kultura balioan jartzea eta landa eremu bizi bat aldarrikatzea, hiriaren eta landa eremuaren arteko zubiak eraikiz.