Helduen euskararen ikaskuntzarako bekak 2019/20
Euskara
Aurten ere, aurrekoetan bezala, Aranguren Ibarreko Udalak 2019/20. ikasturtean zehar euskara ikasten aritu diren helduentzako laguntzen deialdia argitaratu du.
2020ko deialdiaren oinarriak (Tamaina166 Kb)
Gaur egungo osasun egoera dela eta, diru-laguntza eskatu nahi duzuen heldu guztioi, eskaera hori egiteko sede elektronikoa erabiltzeko edo behar den dokumentazio guztia aranguren@aranguren.es edo euskera@aranguren.es –era bidaltzeko eskatzen dizuegu. Ezinezkoa den kasuetan, Udaleko 1. Solairuan dagoen administrariak jasoko ditu zuen eskaerak aurretik 948 15 13 82 telefonoan hitz ordua hartuta.
Mezu honekin batera bidaltzen dizkizugu:
- Dirulaguntza deialdia
- Eskabidea (Tamaina 972 Kb) (bete eta bidali beharrekoa)
- Dirulaguntza gehiago ez jaso izanaren zinpeko aitorpena (620 KB) (bete eta bidali beharrekoa).
Bete beharreko goiko bi dokumentu horiekin batera, beste dokumentu hauen argazkiak edo kopiak bidali beharko dituzue:
- NANa
- Ikastaroaren ezaugarriak (iraupen datak, maila, ordu kopurua, asistentzia eta ikastaroaren kostua) zehaztuko dituen erakundearen dokumentua.
Laguntza hau Ibarrean jendaurrean, herri-guneko saltoki batean edo zerbitzu publiko batean, lan egiten dutelako eskatzen duten pertsonek, beren lantokia eta lanpostua egiaztatzeko dokumentua aurkeztu beharko dute (kontratua, nomina edo beren enpresaren ziurtagiria beharko balitz).
Ikasturtean zehar langabe egon eta langabezi sorospenik jaso ez duten pertsonek Seguritate Sozialak emandako bizitza laborala izeneko agiria aurkeztu ahalko dute. Ez da txartelaren fotokopia ziurtagiritzat onartuko.