2024ko abuztuak 19
2024-2025 udal kirol egitaraua
Kontsultatu hurrengo liburuxkan Udalaren Kirol Programa, 2024-2025 ikasturterako kirol eskaintzarekin eta gainerako informazioarekin.
Nabarmendu behar da programa honetan ezarritakoa edozein modutan alda daitekeela, interes orokorreko arrazoiak direla-eta.
- Aurreinskripzioak
- Erroldatutako pertsonak bakarrik
- Online, irailaren 4ko 08:00etatik irailaren 8ko 23:59ra (igandea): https://inscripciones012.navarra.es/GN012/Busqueda?Entidad=5
- 948 012 012 telefonoaren bidez, irailaren 4ko 08:00etatik irailaren 6ko 18:00etara.
- Interesdun oro (erroldatu gabeko pertsonak)
- Online, irailaren 9ko 08:00etatik irailaren 10eko 23:59ra: https://inscripciones012.navarra.es/GN012/Busqueda?Entidad=5
- 948 012 012 telefonoaren bidez, irailaren 9ko 08:00etatik irailaren 10eko 18:00etara.
- Erroldatutako pertsonak bakarrik
2024-2025 UDAL KIROL EGITARAUA (.pdf 509KB) |
BERRIKUNTZAK:
- HAUR IGERIKETA – MAILAKO PROBAK: lehen aldiz igeriketa egiten duten edo beren maila oso ondo ez dakiten haurrek nahitaez joan beharko dute irailaren 3an, asteartea, igerileku estalian 17:00etatik aurrera egingo diren maila-probetara (txanda hartu irailaren 2an, astelehena, 12:00ak arte kiroldegiko sarbideen kontrolean edo 948 246 850 zenbakira arte). Maila-probarik egiten ez bada, kanpaina hasten denean, begirale arduradunak uste badu haurra ez dagoela bere mailan, aldaketa bat proposatuko da, baldin eta plaza erabilgarririk ez badago, eta halakorik ez badago, itxaron-zerrendan geratuko da.
- PILATES – HIPOPILATES – PILATES 3. ADINA: kirol-instalazioetako sauna- eta squash-eraikineko obrak direla eta, ikastaroa IMPULSA DEPORTE (lehengo FOREM) eraikin berriko 1. aretoan egingo da.
- Jarduera, talde eta ordutegietako gainerako berrikuntzak arretaz kontsulta daitezke liburuxkan.