Parte hartu Aranguren Ibarreko emakumeentzako zoru pelbikoaren doako tailerrean
Jarduera, Nafarroako Kirol eta Jarduera Fisikoaren Institutuarekin (INDAF) elkarlanean antolatua, datorren azaroaren 22an izango da ibarreko kirol-instalazioetan.
Aranguren Ibarreko Udaleko Kirol Zerbizuak, Nafarroako Kirol eta Jarduera Fisikoaren Institutuarekin (INDAF) lankidetzan, zoru pelbikoaren doako tailer bat antolatu du 16 urtetik gorako emakumeentzat, datorren larunbatean, azaroaren 22an, 10:00etatik 12:00etara, Ibarreko kirol-instalazioetan.
Jarduera honen helburua zoru pelbikoa ezagutzeko eta indartzeko tresnak eskaintzea da, horrela eragozpenak atzemateko, ongizatea hobetzeko eta nork bere burua zaintzeko praktikak ikasteko.
Izen-ematea gaurtik aurrera eta datorren ostegunera arte, azaroak 20,egongo da zabalik. Interesdunek 984 246 850 telefonora deituta, kirol-instalazioetako harrerara joanda edo posta elektroniko bat bidalita (deportes-kirolak@aranguren.es) eman ahal izango dute izena. Izen-ematea formalizatzeko, izen-abizenak, adina eta posta elektronikoaren helbidea eman beharko da.
Tailerrak plaza mugatuak izango ditu: gutxienez 10 eta gehienez 20 parte-hartzaile onartuko dira, arreta egokia eta pertsonalizatua bermatzeko.
Aranguren Ibarreko Udaleko Kirol Zerbitzuak ibarreko emakuemak ikaskuntza eta ahalduntze pertsonalerako espazio hau aprobetxatzera animatzen ditu.
Kontsulta ezazu tailerreko kartela hemen klik eginez.