OTSO-ZULOA

Ondare kulturala

Garai batean, otso iberiarra (Canis lupus signatus) Taxoareko mendilerroko basoetan bizirik egon zen. Horren erakusgarri dira puntu honetan aurkitutako otso zuloaren hondakin arkeologikoak. Otsoak artaldeentzat zekarren mehatxua saihesteko erabiltzen zen tranpa hau, familia askoren biziraupenerako funtsezkoa baitzen. Taxoareko bizilagunek auzolanean otso zuloa berreraiki zuten. 

Otsoak zuloen bidez ehizatzea ehiza-metodo zaharrenen eta hedatuenen artean dago. Animaliak bere igarobidean estrategikoki edo beita baten bidez kokatutako zulo batean harrapatzean datza. 

Otsoa eta kaltegarritzat jotako beste animalia batzuk kontrolik gabe ehizatzea bultzatzen zuten legeak 1970eko Ehiza Legearekin indargabetu ziren. Ordurako ez zegoen otsorik Nafarroan: 1922an lurraldetik desagertu ziren. 

Otso iberiarrak garrantzi handia du kate trofikoan, eta sarraskijale nagusietako bat da, nekazaritzan kalteak eragin ditzaketen basurdeak eta orkatzak bezalako animalia handien harrapari bakarra da. 2021eko irailetik otso iberiarra Babes Bereziko Erregimeneko Basa Espezieen Zerrendan eta Espezie Mehatxatuen Espainiako Katalogoan sartuta dago. 

Volver arriba