“TTIPI-TTAPA” HAUR ESKOLA (0-3 URTE)

Eskolak-Ikastetxeak

INSTALAZIOAK

TTIPI-TTAPA logotipoaEskolaren eraikina: beste zerbitzu batzuetatik (eskola, kiroldegia) hurbil dago; hala, hango baliabideak ere erabil daitezke. Eraikinaren kanpoaldea hezkuntza-behar bereziak dituzten haurrei egokiturik dago.

Jolastokian:haurrek ariketa higiarazleak eta jolasak landu ditzakete, eta naturarekin harremanean egon (zuhaitzak, lurra, txoriak, intsektuak…). Jolastokia eta ikasgelak elkarren ondoan daude.

Horretaz gain, beren adinari egokituriko zabuak eta kulunkak dituzte haurrek, eta jolasean aritzeko esparru zabal bat (lasterka aritzeko, saltoka, trizikloan, eta abar).

Jolastokia            Haurtzaindegiko eraikina

korridoreaBarnealdea:

  • Atartea: familiekiko kontakturako esparru ezinbestekoa da, eta informazio orokorra zabaltzeko toki egokia ere bai. Haurrak garraiatzeko aulkiak gordetzeko biltegia dauka.
  • Korridorea: informazioa paratzeko toki aproposa. Zabala da, eta hantxe daude haurrek beren gauzak gordetzeko kutxatilak.
  • Bulegoak: bi bulego daude; bata zuzendaritza-lanetarako eta bestea bilerak egiteko.
  • Material didaktikorako eta multimediarako biltegia.
  • Bainugela eta langileen aldagela: lau eremu bereiz daitezke; horietatik bitan komuna eta konketa daude, beste batean dutxa, eta beste batean, berriz, esekitokia eta langileentzako kutxatilak.
  • Garbiketarako biltegia.
  • Plastika-tailerra:  haurren sormen-gaitasuna garatzeko behar diren material eta lanabesak biltzen ditu: astoak, mahaiak, aulkiak, apalak, armairuak…
  • JantokiaErabilera askotarako gela-jantokia: gela zabal bat da, osagarri gisa erabiltzen dena. Gainerako ikasgela eta esparruetan egin ezin diren jardueretarako erabiltzen da. Altzari guztiak haurren zein hezitzaileen behar eta erosotasunari egokituta daude.
  • Sukaldea: ongi hornituriko sukaldea dauka eskolak.
  • Ikasgelak: haur taldeek eguneroko lana gauzatzeko erabiltzen duten esparrua da. 7 ikasgela daude eskolan, adin eta hizkuntza-eredu desberdineko haurrentzat.Gela bat  Gela bat

    Argi naturala dute ikasgelek, baita aireztapen egokia ere, eta ikasgela bakoitzak bainugela eta atseden-lekua dauzka.

    komuna  atsedena  sehaskak

ORDUTEGIA ETA EGUTEGIA:

7:30etatik 16:30etara dago zabalik, eta haur bakoitzak 7 orduko egonaldia egin dezake gehienez ere.

11 hilabetekoa da ikasturtea, irailetik uztaila arte.

Helbidea: Ibaialde pasealekua 1 p.k. 31192 MUTILOABEITI (NAFARROA)

Telefonoa: 948 23 15 93

Faxa: 948 23 15 93

Volver arriba